Amara Berri

Berritsu

Amara Berriko euskara batzordea



Zein gara gu, nor gara gu

Berritsu euskara batzordea 2016an sortu genuen auzoko hainbat elkartek: Super Xagu jai batzordeak, Amara Berriko Auzo Elkarteak, Urrats eta AEK euskaltegiek, Ikasbide kultur elkarteak, Ilunki Kultur Elkarteak, Ernest Lluch kultur etxeak eta Amara Berriko Guraso Elkarteak osatzen dugu batzordea.

Euskararen erabilera sustatzeko ekintzak antolatzen ditugu urtean zehar: Saioak familian, mintzalagun taldeak, Parketarrak, Gazteentzako tailerrak, Amara Berriko Krosa, Bertso afariak, Azaro Kulturala, Euskararen eguna, Sugar Gaua… eta askoz gehiago!

Amara Berriko datu soziolinguistikoak

Azken datuen arabera (2019), Amara Berrin 30.499 pertsona bizi dira, horietatik 16.497 emakumeak eta 14.002 gizonak. Bataz besteko adina 45,76koa da. 

Euskararen kale erabilera %

Ibilbidea

Euskararen kale erabilera

Gaztelaniaren kale erabilera

Beste hizkuntzen kale erabilera

Haurrak (2-14 urte)

Gazteak (15-24 urte)

Helduak (25-64 urte)

Adinekoak (65 urtetik gora)

Amara Berri

18.2

80

1.9

31.5

14.1

17.1

7.1

*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra.

Auzoetako ekintza arrakastatsu eta berritzaileak:



AB krosa

2014. urtean antolatu zen lehen aldiz euskararen aldeko Amara Berri Krosa. Bi kategoria daude: umeak eta helduak. Lasterketa ondoren umeentzako jolasak, helduentzako merienda eta musika kontzertua egon ohi da.