Kontxita Beitiak jasoko du Saria, Antiguan ospatuko dugun jai-formatu berrituan
2026-11-10-an argitaratua - Bagera - Bazkideak bazkaria
Urte askotako ohiturari buelta bat eman, eta aurtengo Bagera Saria berritasunez beteta dator. Orain arte Kresala elkartean ostiral iluntzez elkartu izan garen arren, 2026an haize freskoa ekarri nahi izan diogu euskaltzaleon hitzordu kutun honi: aurten, abenduaren 12an (larunbata) elkartuko gara, eguerditik hasita eta Antiguan. Aurtengo Bagera Saria Kontxita Beitiak jasoko du, euskalgintzan...
Jarraitu irakurtzen →'Margoa eta Ardoa' azaroaren 27an Bagera Elkartean
2026-11-10-an argitaratua - Bagera - Euskara Tailerra Tarteka
Udazkenari kolorea emateko eta aurtengo Tarteka egitasmoari amaiera borobila emateko, plan berezi bat prestatu dugu: Margoa eta Ardoa saioa. Hau izango da aurtengo azken Tarteka, beraz, ez galdu aukera euskaraz eta giro ezin hobean arratsalde sortzaile bat pasatzeko! Oraingoan, gure egoitzan bertan (Bagera Elkartean) elkartuko gara. Bi orduko saioa izango da, eta bertan margolaritza tailer bat...
Jarraitu irakurtzen →Tarteka egitasmoaren hurrengo plana zeramika tailerra izango da!
2026-10-13-an argitaratua - Bagera - Euskara Tailerra Tarteka
Udazkeneko arratsaldeetarako plan ezberdin eta sortzaile baten bila zabiltza? Udari agur esan eta gero, Bagerako Tarteka egitasmoak plan aproposa prestatu du sormena lantzeko: zeramika tailerra egingo dugu urriaren amaieran. Oraingoan, Barro Cerámica-ren (Gros auzoa) eskutik murgilduko gara buztinaren munduan. Beti bezala, helburua 18 eta 35 urte bitarteko gazteak elkartzea, gure arteko...
Jarraitu irakurtzen →Euskararako zubia, hutsetik hasi nahi duten donostiarrentzat
2026-10-05-an argitaratua - Bagera
Bagera Elkartea-k «Auzoko» saioak jarriko ditu abian Donostian, euskarara hutsetik hurbildu nahi duten pertsonentzat. Saioak irekiak, doakoak eta jostagarriak izango dira, eta aurretiazko inolako mailarik ez da behar. Astelehenetan 18:00etan eta asteazkenetan 11:00etan elkartuko dira, Bageraren egoitzan (Hernani kalea 15, behea). Lehen saioa urriaren 19an (astelehena) edo 21ean...
Jarraitu irakurtzen →Olatu artean euskaraz gozatzeko, surf ikastaroa irailaren 30ean!
2026-09-10-an argitaratua - Bagera - Euskara Tarteka surf ikastaroa
Udari agur esateko eta udazkenari indarrez ekiteko, Bagerako Tarteka egitasmoak plan ezin hobea prestatu du irailaren amaierarako: surf ikastaroa. Gazteen artean euskarazko harremanak estutzeko eta aisialdiaz komunitatean gozatzeko asmoz, oraingoan uretara egingo dugu salto. Ikastaroa Groseko Indarra Surf Eskolaren eskutik egingo dugu. Berdin dio inoiz taula baten gainean ibili ez bazara...
Jarraitu irakurtzen →