Bilaketaren emaitzak "aita donostia"

Aita Donostia

Jose Gonzalo Zulaika Arregi

Euskal musikagilerik handienetakoa izan zen Aita Donostia, edo lan batzuetan izenpetu ohi zuen bezala, «Udalaitz».

Donostian sortu zen 1886ko urtarrilaren 10ean, eta hamar urte bete gabe zituela Lekarotzeko kaputxinoen ikastetxean sartu zen. Ikasketak bertan bukatu eta 1908ko abenduaren 19an apaiztu zen Iruñean. Berehala, nagusiek baimen berezia eman zioten musika lantzeko, eta handik aurrera ez zuen bere bizitza osoan beste lanik egingo, Lekarotzeko ikastetxean eskola apur batzuk emateaz gain: musika ikertu, sortu eta zabaldu.

Gaztetan, Baztango eta Sarako herri doinuak bildu zituen (Ikazkina mendian, Euskal Eresiak, Gure herria, Trois Chants Basques eta Seaska-Euzko-Abestiak bildumak). 1909-1915 urteetan Besalu eta Siloseko abadetxeetan egon zen musika gregoriarra ikasten, eta Parisen eta Bartzelonan musika ikasketak sakontzen. Pianorako obra asko idatzi zituen urte haietan: Preludios vascos, Ocho melodías vascas, eta abar.

Hurrengo urtean, 1916an alegia, Joaquin Larregla musikagile nafarrak Aita Donostiaren Preludios vascos, Oñazez, Aitonaren ele-zaharrak, Seaska aldean eresiz eta Bordako atalarrian obrak estreinatu zituen Madrilen; arrakasta izugarria izan zen.

1917an orkestra filarmonikoak Urruti-jaya, Irulea eta Aur-dantza ezagutarazi zituen Sociedad Nacional de Música elkartean.

Henry Ghéon poeta frantsesak bere poemei musika jartzeko eskatu zion Aita Donostiari, eta arrakasta handiz estreinatu ziren Parisen 1921, 1926 eta 1936an.

Euskal musikari buruz hitzaldi mordoska emateaz gain, euskaraz nahiz erdaraz, munduan barrena ere ibili zen biltzar eta bileretan gure musikaren berri emanez. Bildumarik handienak Música de tecla en el Pais vasco, siglo XVIII, Musica y Musicos en el Pais Vasco eta, batez ere, Euskel Eres-Sorta (Cancionero Vasco) obrak dira.

Aita Donostia euskaltzaina izan zen, San Fernandoko Artederretako Akademiako kide, Frantziako Musikologia Elkartekoa, Hispanic Society of America elkartekoa eta Instituto Español de Musicologíakoa.

Donostian hil zen 1956ko abuztuaren 30ean, hirurogeita hamar urte zituelarik.

Aita Donostiari

Michel Labegueriek Herria aldizkarian bertso hau eskaini zion Aita Donostiari hil ondoren:

Gogoa trixte, bihotza ilhun,

hasten da bertsolaria,

doluzko lanho batez estali

delakotz Eskual-Herria.

Lekaroztikan hegaldaturik

ethorri zauku berria,

mundu huntarik bertzerat dela

sartu Aita Donostia.


Erromeria Euskal Jaitan

Euskal Jaietako ekitaldien artean, Dantzari ohien Esku dantza burutuko da, Parte Zaharreko Plaza Berrian arratsaldeko 19:00etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu da.

Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak.

Animatzaileak: Nora Garcia eta Lur Aranzadi.

 

PROGRAMA:

DANTZARI OHIEN ESKU DANTZA

  1. Zazpi jauzi.
  2. Erratzu (baltz fandangoa).
  3. Buhameak (muxikoa).
  4. Ai, mutilak! (arin arina).
  5. Ainhoarrak (muxikoa).
  6. Zelaia (fandangoa).
  7. Libertadea (pasodoblea).
  8. Imotz (arin arina).
  9. Lapurtar motxak (muxikoa).
  10. Arraiozko jota.
  11. Axuri Beltza (muxikoa).
  12. Patsadaz (biribilketa).
  13. Hegi (muxikoa).
  14. Txapeloa (polka).
  15. Katalina (muxikoa).
  16. Iturengo zortzikoa.
  17. Muxikoak (muxikoa).
  18. Belarrimotxarena (baltz-fandangoa).
  19. Herri dantza.
  20. Iruñatarra (biribilketa).

Antolatzaileak: Donostiako Jai Batzordea, Bagera Elkartea, Gipuzkoako Euskal dantzarien Biltzarra.


Donostia Dantzan: Erromeria

San Joaneko Agintarien Esku dantza amaitu ondoren Erromeria antolatu dugu ohi bezala Parte Zaharreko Plaza Berrin (Konstituzio plaza).

Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak.

Aurkezleak: Aitziber Aiesta eta Jon Iraola.

 

PROGRAMA:

  1. Nere aitak amari (biribilketa).
  2. Goizueta (baltz-fandangoa)
  3. Kuxkurio (muxikoa).
  4. Amallo (arin arina).
  5. Getxa goi (pasodoblea).
  6. Tolare (polka).
  7. Zazpikoak (muxikoa).
  8. Fiteroko jota.
  9. Herri dantza.
  • Zuberoako Branlea.
  • Federiko (kontradantza).
  • Iturengo zortzikoa.
  • Lakartarrak (muxikoa).
  • Arraiotzko jota.
  • Deabrua (polka).
  • Azurmendi (pasodoblea).
  • Joxe Anton (fandangoa).
  • Guria (arin arina).
  • Muxikoak (muxikoa).
  • Iruñatarra (biribilketa).

Euskaraldia, Donostiako talde eragilearen I. batzarra

Pasa den otsailaren 27an egin genuen Donostian Euskaraldia antolatzeko lehen bilkura. Herritarrak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko helburua du Euskaraldia dinamikak. Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da, eta, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta entitatetan.

Donostian ere ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa eta horretarako talde eragilearen lehenengo batzarra egingo dugu martxoaren 22an San Telmo Museoan 19:00etan.


Donostian herri-galdeketa egin ahal izateko sinadura-bilketa

Bagera Elkartean sinatzeko aukera

“Galdeketa Donostia” plataforma (Gure Esku Dago ekimenaren babespean sortua) Donostiako gizarte eragileekin harremanetan ari da eta Bagera Elkartearengana jo du. Udazkenean herri-galdeketa antolatzen ari dira Donostia mailan eta sinadurak biltzen ari dira (8.000ko helburua dute ezarria). Bagerari babesa eta laguntza emateko proposamena luzatu diote, hiriko beste eragile sozialei bezala.

Jarraitu irakurtzen…


Donostian martxan gara!

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” antolatzeko batzar irekia

2018an, azaroaren 23tik abenduaren 3ra “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimena gauzatu nahi da Euskal Herri osoan. Dinamika honen helburua, Herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza-ohiturak aldatzea da. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da ekimen honen bitartez.

Jarraitu irakurtzen…


Kantu Jira berezia Euskara Egunaren baitan

Kantu Jira berezia izango da, Euskararen egunaren bezperan, Donostiako Udalaren txistulariek lagundua eta Kresala Elkarteko kantariek gidatua Parte Zaharreko Plaza Berriatik hasita.

Euskararen inguruko abestiak izango dira protagonista: Aitorren hizkuntz zaharra, Bagare, Kontrapas, Euskal Herrian euskaraz…

 


XVII. Donostia Antzerki Saria: Francoren bilobari gutuna

Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategiaren elkarlanetik sortu den “Francoren bilobari gutuna” antzezlanak jasoko du XVII. Donostia Antzerki Saria, martxoaren 27an Victoria Eugenian egingo den ekitaldian.

Hiru gai ditu ardatz antzezlanak: gizartearen osasuna, izugarrikerien transmisioa, eta frankismoaren oroimena eta herentzia.

«Frankismoak utzi zituen aztarnak aztertzen ditu, memoria historikoa berreskuratzeko bidea. Gertatu zen historia da, baina baita gaur egungo ondorioak ere»


Maitasun indarra liburuaren aurkezpena, Gabriel Korta

2017ko urtarrilaren 26an, osteguna, arratsaldeko 7etan, Donostiako Garoa liburu-dendan, Gabriel Korta Rekarte poetak (Donostia, 1951) bere zazpigarren liburua aurkeztuko du: Maitasunaren indarra. Egileak berak argitaratua. Barnean bi liburu jaso ditu, Maitasunaren indarra eta Euripean egarri. Hor olerki trinkoak aurkituko ditugu, esanguraz eta sentimenduz beteak.

Ez dakit nola

baina maitatu

dio poetak.

Gabriel Korta errenteriarra poesiarako bizi da, eta eguneko ordurik onenak hari eskaintzen dizkio. Horrela izan da azken urteotan. Horren emaitza da argitara eman duen liburu fresko eta sakon hau: Maitasunaren indarra.

Liburuaren aurkezpenean Itziar Navarro Ibañez gitarra-jotzaileak lagunduko dio eta olerki batzuk kanta bihurtuta eskainiko dizkigu.


Donostia dantzan: Erromeria

Euskararen Egunean, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren laguntzaz, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu du.

Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak.

Animatzaile: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz.

Hona hemen programa:

  1. Aita San Antonio (biribilketa).
  2. Araban bagare (baltsa).
  3. Zazpikoak (muxikoa).
  4. Arrate/ Ui! (fandango/arin arina).
  5. Ametzagaña (polka).
  6. Kuxkurio (muxikoa).
  7. Arano (jota).
  8. Ahuntza eta Marianak (muxikoa).
  9. Aitorren hizkuntza zaharra (baltsa) eta Behin betiko (martxa-biribilketa).
  10. Azkaindarrak (muxikoa).
  11. Baztango zortzikoa.
  12. Animalien kantak (pasodoblea).
  13. Txiruliru (jota).
  14. Txotxoloa (arin arina).
  15. Muxikoak (muxikoa).
  16. Comparsa de Caballería de Viejas (galop).
  17. Herri dantza.
  18. Isil-isilik (baltz-kalejira).
  19. Larrain dantza.
  20. Iruñatarra (biribilketa).

 Antolatzaile: Bagera Euskara Elkartea eta Donostiako Musika eta Dantza Eskola.


Donostiako Euskal Jaiak

Euskal Herria kantuz eta Donostia Dantzan ekimenak

Irailaren 1etik 11ra Euskal Jaiak ospatuko dira Donostian eta antolatu diren jarduera ezberdinen artean Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bi ekimenetan parte hartuko du: Euskal Herria kantuz eta Donostia Dantzan ekimenetan hain zuzen.

Jarraitu irakurtzen…


Donostiar Haien Garaiak

Euskara eta euskal kulturaren inguruko dokumentazioa

Sarrera

Atal honetan aurkituko dituzunak, irakurle, Irutxulo aldizkarian ”Donostiar haien garaia…” izenaz argitaratutako artikuluak dira, 90 bat aletan eta bi urte luzez  (1995eko otsailaren 24an hasi eta 1997ko martxoaren 18an amaitu) kaleratutakoak.

Denetarik aurkituko duzu orriotan: arrantzaleak, kirolariak, sendagileak, abokatuak, bertsolariak, margolariak, zezenketariak, harakinak, antzerkilariak, iturginak, irakasleak, itzainak, bizarginak, inprentariak, musikariak, enpresarioak, apaizak, idazle asko, eta emakume gutxi: 10 besterik ez.

Gotzon Egia

  • Emakumeen biografia ezkutua
    Lanik zailena, alderik gabe gainera, emakumeen berri bilatzea izan zen: dirudienez, emakumeek ez dute biografia publikorik, ez eta aurpegirik. Adibidez, Elbira Zipitria batek, edo Maritxu Barriola batek, edo Katalin Eleizegi batek, edo ez dute aipamenik  gure entziklopedietan, edo aipamenen ondoan ez dute argazkirik merezi. Hamar emakume horietatik zortzitan, behintzat, argazkia familiartekoren batek emanda argitaratu genuen. Zorrotza da historia emakumeekiko, bizitza den bezainbatean: ez ditu aise onartzen izen propioaz.
  • Argazki Pila
    Nori bere aurpegia jartzen ahalegindu nintzen artikuluak idazterakoan; bitan-edo, ez nuen lortu. Gainerakoetan, kronika bakoitzak bere argazkia izan zuen. Gehienetan, handik edo hemendik “lapurtuta” (iturria aitortuta, beti); besteetan, zorionez, eskupetik lortuta. Pozik handienak horiexek izan ziren, ezustean halako batek deitu eta esatea “aizu, ni Urliaren biloba naiz” edo “nire ama Berendiarekin aritu zen antzerkia egiten”. Haien etxera joan, argazki zaharren kutxa zabaldu, eta aspertu arteko berriketan eman nituen asteroko artikulua prestatzeko ordurik gozoenak. Ustegabeko laguntzaile horiei esker, inoiz plazaratu gabeko 26 argazki argitaratu ziren sail hartan. Ordutik hona, gainera, besteren bat ere erantsia dago, beraz liburu honetan argazki berri-berriak hogeita hamar bat izan daitezke. Informazio edo argazki emaileen zerrenda oso luzea da, eta nahiago izan dut behar den lekuan bakoitzak esan edo emandakoa argitzea. Har bezate denek nire esker onaren aitortza!
  • Akatsak
    Modu bateko edo besteko akats edo huts egiterik gabeko artikulurik izan ote zen? Nekez. Beti argitaratu ondoren konturatu behar! Lau begi, hamaika irakurraldi zorrotz: dena berdin da, akatsa itzuri egingo zaizu, eta inprimategira joango da zu ohartu aurretik. Behin, huts egite potzoloa izan genuen: Jose Manterola Beldarrainen orria bi aldiz argitaratu genuen, lehenbizi 44. alean, eta hilabete beranduago 49.enean. Irakurlea ez zen ziurrenik ohartuko, baina gu bai! Tira, Manterola ez zen bi bider argitaratzeko txarrena… Alderantziz ere bai: Antonio Arzac-en artikulua argitaratu gabe gelditu zen Irutxuloko sail hartan; akatsa konpontzeko aukera orain hartu dut, liburutxo honetan.
  • Sail baten kronika
    Bi urte luzetan, Bilintxekin hasi, eta Joxemi Zumalaberen orriaz amaitu arte, «Donostiar haien garaia…» sailak astero-astero atera zuen bere orria Irutxulon, bitan bakarrik huts eginda (103. eta 126. aleak), publizitate ugariari leku egiteko.Halako huts egin beharrak pozik hartzen ziren Irutxulon: publizitateak ematen dio ezinbesteko diru iturria horrelako aldizkari bati.
    Sortzez edo bizitzaz donostiarrak agertu ziren sail hartan. Kronologiari errespetu handirik izan gabe, XIX. mendearen amaiera aldean hasi, XX. mende zabalean jarraitu eta XXI. mende atarirainoko bidea egin zuen. Bizimolde eta euskaldun izateko moduen erakusle izan nahi luke galeria honek, alde askotara ahanzturaren itzalera eroritako garai baten lekuko.
  • Aldaketak
    Irutxuloko artikuluak ukituren batekin agertzen dira hurrengo orriotan. Astero artikulu bat argitaratzeak bere zorra du, noski, eta oso maiz izaten zen artikuluetan sasoiari buruzkorik («uda honetan…»),  hurrenkerari buruzkorik («joan den asteko alean…») edo gertakarien gurpilean esandakorik («hurrengo igandean izango da…»). Horiek denak kendu, oker idatzi edo adierazitakoak zuzendu, datu berriren batzuk erantsi, eta gisa horretako orrazketa egin diet artikuluei, ez besterik. Nahiago izan dut, dena dela, Irutxulon artikuluak agertutako hurrenkera gordetzea hemen ere.
  • Eskertza

    Liburu honetan ageri direnak astero-astero argitaratzen ari izan nintzenean, Irutxuloko lagunen langintza hobeki ezagutzeko tartea ere izan nuen, noski. Miretsirik diot: sekulako lana egiten dute hain bitarteko laburrekin. Bertatik bertara ikusita, harrigarriko zeregina dirudi asteroko aldizkaria, zer esanik ez publizitatearen diru iturri bila ari diren langile nekaezinen emaitza. Lagunarte alai eta jatorra aurkitu nuen beti haien artean.

    Eskerrak eman nahi dizkiet, beraz, Irutxuloko adiskideei, lehenbizi aldizkarian sail luzea egiteko aukera eman zidatelako, eta bigarrenik orain liburu honetan bildu eta plazaratzeko lana hartu dutelako. Eskerrik asko baita ere liburua argitaratzen duen Donostiako Euskararen Patronatuari.


Euskal Herri Kantuz

Ate joka datorkigu 2018ko Euskal Herria Kantuz eguna. Ekainaren 2an ospatuko dute Iruñean.

Egun handia izango da Euskal Herri guztitik iritsitako kantuzaleentzat, baita Donostiakoentzat ere. Bertan; ongi etorria, kantuak, herri bazkaria, bertsolariak, abeslariak… egun osoko egitaraua prestatu baitute goizeko 10:00etan hasita Burgoen plazan.

14:30ean, bazkaria Salestarren patio estalian egingo da. Bazkariaren ostean, bertsolariak, Fermin Valentzia eta Xendarineko ahizpak kantariak, dantzak eta beste izanen dira.

Bazkarirako Txartelak 23 euroan salduko dituzte, eta Euskadiko Kutxa kontu honetan dirua sartuta eman daiteke izena:
3035 0145 65 1450050445

Egitarau osoa ikusi


Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria

Abenduaren 23an, ostiralez, Bagera Elkarteak urtero bezala, Antiguako Pio Baroja parkean, ongi etorria egingo die Olentzerori eta Mari Domingiri 19:00etan.

Mari Domingirekin, hala ere, lehenago egoteko aukera izango dugu, abenduaren 13tik 20ra bitartean hainbat ikastetxetan ibiliko baita haurren artean euskal kultura eta euskara sustatzeko helburuarekin. Baita Donostiako Haur Txokoetan eta Egiako Txondorrean ere (hona hemen egutegia).

Bestetik, aurreko urteetan bezala, Mari Domingiren eta Olentzeroren irudiarekin ateratzen ditugun pinez gain, puzzleak salgai izango ditugu Bagera Elkartearen egoitzan. (Pinak 1,5 eurotan eta puzzleak 5€tan).


Mujika Mujika, Gregorio

Gregorio Mujika Mujika

Serapio Mugica kronista eta artxibo ikerlariaren semea zen. Ormaiztegin jaio zen 1882ko Gabon egunean. Hiru urte beranduago, 1885ean familia Beasainera aldatu zen, eta hurrengo urtean Gregorio Bergarako dominikoetara joan zen ikastera.

Mendea hasi berri, 1900ean batxilergoa lortu zuen Donostian; geroztik, ingeniari industrial eta mekanika ikasketak egin zituen. Handik aurrera Donostian bizi izan zen.

Hogeita bost urte gaztea zela hasi zen bere lehen hitzaldiak egiten euskaraz; berehala, Euskal-Esnalea elkarteko idazkari izendatu zuten. Idazten ere hasi zen urte haietan, RIEV aldizkarian batez ere. 1907an Lorak eta ogia izeneko ipuina saritu zioten Donostian.

Bere lanik garrantzitsuena 1911n egin zuen, Euskalerriaren Alde izeneko aldizkaria sortu zuenean. Orrialde haietatik etengabeko lana egin zuen idazle gazteak ezagutarazten. Langile nekagaitza izan zen Mujika; denetan aritzen zen batera: El Pueblo Vasco egunkarian, Argia astekarian eta Bilboko Euzkadi egunkarian idazten zuen; literatur sariketak prestatzen zituen (guztira, 1.260 bat lan eginarazi zituen!); Eusko Ikaskuntzak Oñatin 1918an egin zuen batzarreko idazkari izan zen… Ez zen geldirik egoteko gizona, ez horixe.

Aldizkarietako artikulu eta olerkiez gain, liburuak ere kaleratu zituen: Eibar’ko seme ospatsuen berri batzuek (1907); Ernaniar ospetsuak: Iturriaga, Kardaberaz, Urbieta (1910); Maitasunez erein eta Zurtasun gogoa (1910, Nazario Oleagak euskaratuak); eta bere lanik ezagunena, Pernando Amezketarra, bere ateraldi eta gertaerak (1927). Antzerkia ere idatzi zuen: Utzi bearko (1919); Neskame berria (1920); Gizon bikaña (1920). Bere lanetan goitizen asko erabili izan zuen: J.M. de Oyarbide, G. de Baiona, Jeme, Berrizale, Zarzale, J. de Zurmarregi, Bildari eta Deñoko’tar Goserio, besteak beste. Erdaraz idatzitako artikuluak Los titanes de la cultura vasca bilduman argitaratu ziren; P. Lhande, A. Campion, J.C. Guerra, Aita Donostia, J. Urkixo, T. Aranzadi, D. Agirre, C. Echegaray, eta abarrekin egindako elkarrizketak dira.

Bizitza osoan euskal kulturaren ekintzaile porrokatua izan zela esan daiteke. Berrogeita zortzi urte besterik ez zituela hil zen Gregorio Mujika Donostian, lana latz egin ondoren, 1931ko uztailaren 22an; Errenterian lurperatu zuten, familiaren hilobian.


Zulaika Arregi, Jose Gonzalo

«Aita Donostia»

Euskal musikagilerik handienetakoa izan zen Aita Donostia, edo lan batzuetan izenpetu ohi zuen bezala, «Udalaitz».

Donostian sortu zen 1886ko urtarrilaren 10ean, eta hamar urte bete gabe zituela Lekarotzeko kaputxinoen ikastetxean sartu zen. Ikasketak bertan bukatu eta 1908ko abenduaren 19an apaiztu zen Iruñean. Berehala, nagusiek baimen berezia eman zioten musika lantzeko, eta handik aurrera ez zuen bere bizitza osoan beste lanik egingo, Lekarotzeko ikastetxean eskola apur batzuk emateaz gain: musika ikertu, sortu eta zabaldu.

Gaztetan, Baztango eta Sarako herri doinuak bildu zituen (Ikazkina mendian, Euskal Eresiak, Gure herria, Trois Chants Basques eta Seaska-Euzko-Abestiak bildumak). 1909-1915 urteetan Besalu eta Siloseko abadetxeetan egon zen musika gregoriarra ikasten, eta Parisen eta Bartzelonan musika ikasketak sakontzen. Pianorako obra asko idatzi zituen urte haietan: Preludios vascos, Ocho melodías vascas, eta abar.

Hurrengo urtean, 1916an alegia, Joaquin Larregla musikagile nafarrak Aita Donostiaren Preludios vascos, Oñazez, Aitonaren ele-zaharrak, Seaska aldean eresiz eta Bordako atalarrian obrak estreinatu zituen Madrilen; arrakasta izugarria izan zen.

1917an orkestra filarmonikoak Urruti-jaya, Irulea eta Aur-dantza ezagutarazi zituen Sociedad Nacional de Música elkartean.

Henry Ghéon poeta frantsesak bere poemei musika jartzeko eskatu zion Aita Donostiari, eta arrakasta handiz estreinatu ziren Parisen 1921, 1926 eta 1936an.

Euskal musikari buruz hitzaldi mordoska emateaz gain, euskaraz nahiz erdaraz, munduan barrena ere ibili zen biltzar eta bileretan gure musikaren berri emanez. Bildumarik handienak Música de tecla en el Pais vasco, siglo XVIII, Musica y Musicos en el Pais Vasco eta, batez ere, Euskel Eres-Sorta (Cancionero Vasco) obrak dira.

Aita Donostia euskaltzaina izan zen, San Fernandoko Artederretako Akademiako kide, Frantziako Musikologia Elkartekoa, Hispanic Society of America elkartekoa eta Instituto Español de Musicologíakoa.

Donostian hil zen 1956ko abuztuaren 30ean, hirurogeita hamar urte zituelarik.

Aita Donostiari

Michel Labegueriek Herria aldizkarian bertso hau eskaini zion Aita Donostiari hil ondoren:

Gogoa trixte, bihotza ilhun,

hasten da bertsolaria,

doluzko lanho batez estali

delakotz Eskual-Herria.

Lekaroztikan hegaldaturik

ethorri zauku berria,

mundu huntarik bertzerat dela

sartu Aita Donostia.


Soka muturra

Gertakari batek bereizten ditu Irutxulo zaharra eta Donostia berria: 1902ko urtarrilaren 14an udalak soka-muturra debekatu zuen. Idi korritze edo soka-muturrak, ordea, bere lekua ondo merezia du, hainbesterainoko indarra izan baitzuen Irutxulo zahar hartan…

Noiz eta nola sortu ote zen idi korritzeko ohitura ez dago garbi; aspaldidanik sortua dela, ordea, bai. 1812an soldadu ingeles eta portugesek Donostian piztutako suak guztiz itzali gabe zirela, harri erori eta etxe hondakinen artean idia korritu omen zen hurrengo urtean. Ez zuten saltzeko garai hartako donostiarrek!

Soka-muturrari lotutako lehen idia San Sebastian egunean goizean goiz korritzen zen Lasala plazan, eta Inaute astearte arratsean azkena Konstituzio plazan. Bi egun horien bitartean igandero-igandero korritzen zen soka-muturra: goizean idi bana, eguerdian bina, eta hiruna arratsaldean. Toriloa Iñigo kalean izaten zen, lehengo arrandegi zaharraren parean. Handik plazaraino eramango zuten sokatik tiraka, zeharka beste kaleren batetik sartzen ez bazen behintzat. Jakina, gazte jendeak besterik ez omen zuen nahi izaten: behar ez zeneko kale horietakoren batera ihes egitea idiak; karrera egitea esaten zioten horri.

Idi korritzea ez zen nolanahi hasten; herri festa handi guztiek bezala, bazituen bere erritoak. Lehena, Juanitoren ibilaldia. Juanito hori alkatetzako etxezaina zen. Galoiez ondo horniturik, festaren jabea bera balitz bezala, hantxe aterako zen zeremonia guztiekin, agintarien baimena eskutan zuelarik, udaletxetik toriloraino. Kontzejuko arkupetik atera orduko, Basurkoren atabalak kolpe bakarra joko zuen, Iriyarena piezaren hasiera alegia. Plaza jendez gainezka zegoela, izugarria izaten omen zen musika horrek pizten zuen eromena.

Bitartean, zain egon beharra eta, ez zen harritzekoa horrelako zerbait gertatzea: jendea kaletik balkoi batera begira, gero eta jende gehiago. Balkoian garrasi-negarra nagusi. Behetik, jendea ere oihu eta keinuka. Halako batean, gizon bat ageri balkoian makila batekin; burdin tartean makilarekin jardun ondoren, bukatu dira negarrak; behetik, jendea txaloka. Zer gertatu ote da? Betikoa: umeak burua balkoiko burdin tartetik sartu, eta gero ezin atera…

Emen dek! Hauxe da Irutxulo zahar hartako azken garrasia. Idiaren aurretik zetorren samalda, plazan trumilka sartzen zenean besterik ez zen entzuten. Emen dek! eta hantxe azalduko zen «lehen harakina»; eta atzetik, sokari tiraka, era guztietako gazteak. Orduko donostiarrak bi gauzatan berdintzen omen ziren denak: Polloera egin beharreko azken txangoan, eta… soka-muturraren aurrean! Emen dek! eta hantxe ikusiko ziren zilipurdika bandako musikoak, soldaduak, baita apaizak ere. Emen dek! danbolinteruak bigarren Iriyarenari ekiten zion arte, idia ostera torilora eramatekoa. Lan zailagoa izaten zen hura, eta Toloxa «azken harakinak» bere iaiotasuna erakutsi behar izaten zuen.

Donostiarren idi festak ospe handia izan behar zuen, baita Donostiatik kanpora ere. Ondoren azalduko dugun gertakariak, behintzat, hala erakusten digu.

Behin batean, Julian Gayarre tenore erronkariarra Londoneko Covent-Garden antzokian Freitschuts opera kantatzen ari zen; 1880 inguruan izan behar zuen. Isil-ehiztariak deabruari eskainitako balak funditzen dituen pasartean, kantuaren beroan donostiarren oihuaz gogoratu zen, eta bat-batean Emen dek! atera zitzaion Gayarreri. Entzuleen artean Martin Peña donostiarra fortunatu, baita butakatik erantzun ere, ahal zuen indarrik handienaz: «Soka-muturra! Eup!».

Festa kentzeko udalak hartutako erabakiak sekulako istiluak ekarri zituen. Esan bezala, 1902ko urtarrilaren 14an izan zen hori. Kale-argi, egunkari eta eraikin publiko bakarra ez zen gelditu harrikada galantik jaso gabe. Gipuzkoako Plazan indar armatuaren hiru deskarga izan ziren; Gasteizko eta Nafarroako goardia zibilen eta Gipuzkoako mikeleteen kontzentrazioa izan zen. Valentziako erregimentua kalera atera zen, angarila eta guzti, eta Siziliakoa akoartelatuta gelditu zen gauzak baretu bitartean.

Hamasei zinegotzi izan ziren festaren kontra: Sebastian Matxinbarrena alkatea, Atxa, Bidaguren, Bizkarrondo, Resines, Navarro, Zaldua, Albisu, Elosegi, Ducloux, Goiburu, Comin, Arrese, Ibarra, Lertxundi eta Nerekan; bederatzi bakarrik festaren alde: Colmenares, Laffitte, Inziarte, Iraola, Gaminde, Gabilondo, Mendiluze, Arrillaga eta Arzelus.

Ez zen, zorionez, bestelako gaitzik izan. Colmenares, Eraso, Zalakain eta herriaren haserrea burutu zuten gizaseme bulartsuek zortzi egun egin zuten kartzelan. Pikabea izeneko batek etorri behar izan zuen Bilbotik eta 26.000 pezetako bahitura jarri haiek kalera ateratzeko. Garai hartan dirutza hori ez zen, alajaina, hutsaren hurrengoa izango!

Horrelaxe bukatu zen desagertzear zegoen Donostia zahar hartako azken aztarna. Harresiak lurrarekin berdindu zituztenean ez baina, Irutxulo zaharra soka-muturrarekin batera joan zela esan daiteke.


Izoztutako haizea bezala, Tanttaka

Lan honen gaztelerazko bertsioa urriaren 6an eta 7an antzeztuko da Victoria Eugenia Antzokian.

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarri dira Rafael Herreroren lan honen protagonista, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.

Informazio gehiago: Tanttaka


Izoztutako haizea bezala, Tanttaka

Lan honen gaztelerazko bertsioa urriaren 6an eta 7an antzeztuko da Victoria Eugenia Antzokian.

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarri dira Rafael Herreroren lan honen protagonista, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.

Informazio gehiago: Tanttaka


Zubideiak 2

ZUBIDEIAK GUNE IREKIA: Euskara desberdin bizi, erabili eta sentitzen dutenen arteko ariketa soziala.

2018an, ZUBIDEIAK 2 egin nahi dugu Urriaren 20an Donostian. Euskara, Aniztasuna eta Elkarbizitza gaia hartuta “Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?” izango da hitz egiteko bide emango digun galdera eta hortik sortzen zaizkigun guztiak: Ze jarrerek laguntzen digute hizkuntza zubiak sortzeko? Nola egin elkarrekin zubiak sortzeko? Nola egin euskara gure? Eguneroko harremanetan hizkuntzak zubi? Euskaradun ez diren pertsonak nolako harremanak dituzte egunerokotasunean euskararekin?…

Jarraitu irakurtzen…