Zergatik ez!

Motibazio Saioak

Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa

Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?

Tailerra galdera baten bueltan antolatua dago: Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa? Eta saioen amaieran galdera horri Zergatik ez? Jakina, bai horixe! erantzuteko gai izan daitezen ahaleginduko dira. Saio bakoitzak bi ordu eta erdi irauten du. Horietan hizkuntza aniztasuna, legezko markoa, hizkuntza kontaktuan eta galtze prozesuak, euskara datuetan, norberaren ibilbidea, erabiltzeko zailtasunen identifikazioa eta etorkizunerako proposamenak lantzen dira. Funtsean, saioek euskararekiko jarrera baikorrak sustatu eta hizkuntzaren errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzea dute helburu.

Hartzaileak

Euskara ezagutu arren, erabiltzeko joera ez duten euskaldunak. Erabilera-gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten euskaldunei zuzendua dago. Hori horrela, esan genezake euskaldunon gehiengoa dela hartzailea.

  • Euskara ikasten ari direnak.
  • Mintzapraktika taldeetako partaideak.
  • Udaletako zein beste erakunde publikoetako langileak (edo arlo eta esparru ezberdinetako espezialistak).
  • Hizkuntz joeren eredu diren irakasle, hezitzaile eta gurasoak.
  • Nerabe eta gazteak.
  • Hizkuntzekiko duen harremanaz hausnartu nahi duen oro.

Saio Motak

saio mota ezberdinak eskaintzen ditugu

 

Saio orokorra

Perfil eta izaera ezberdineko pertsona taldeari zuzenduriko saioa.

Parte hartze mugatua: 12/15 lagun.

Formatuak

Formatu ezberdin hauetan edukia berdina da. Baina gai bakoitza sakontzeko eta parte hartzaileen testigantzak eta parte hartzea luzatzeko aukera gehiago dago lehengo aukeran.

Luzea 4 orduko iraupena, saio bakarrean

Trinkoa 2 ordu eta erdiko iraupena


 

Gurasoen saioa

Bereziki gurasoentzako sortutako tailerraren aldaera.

Parte hartze mugatua: 12/15 lagun.

Formatuak

Formatu ezberdin hauetan edukia berdina da. Baina gai bakoitza sakontzeko eta parte hartzaileen testigantzak eta parte hartzea luzatzeko aukera gehiago dago lehengo aukeran.

Luzea 4 orduko iraupena, saio bakarrean

Trinkoa 2ordu eta erdiko iraupena


 

Gazteen saioa

18 urtetik gorako gazteentzako aldaera

Parte hartze mugatua: 12/15 lagun.

Eskaintza aisialdi talde, kirol elkarte, txoko-lonja-kuadrilla, gaztetxe, gazte talde …bitartez egiteko aukera.

Formatuak

Trinkoa 2ordu eta erdiko iraupena


 

Nerabeen saioa

DBH 3/4 eta Batxilergoko ikasleentzako aldaera.

Eskola edo institutu bitartez emango dena klase orduetan

Parte hartzea, ikasgela naturaleko izango da.

Formatuak

Orokorra 4-5 orduko programa

Ordubeteko 3 saio + tailerra (2 orduko aldaera)

Ordu eta erdiko 2 saio + tailerra (2 orduko aldaera)


Top