Bisita Gidatuak

Ezagutu Euskararen Donostiaren historia

Bisita orokorra

Egun euskararen egoera hobeto ulertzeko iragana ondo ezagutzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Euskarak izandako galera ez da euskal komunitateak erabiltzeaz utzi zuelako, euskarak, hainbat debeku eta oztopo jasan zituen eta horiek Donostian non eta nola gertatu ziren kontatuko dugu. Horrekin batera, euskal jendarteak zein indar eta sormenarekin oztopo guzti horiei nola egin eta egiten dien aurre erakutsiko dugu.

Ibilaldiak ordu eta erdi iraungo du gutxi gorabehera oinez eginda eta hainbat geldialdi antolatuta, eta tarte horretatik kanpo geratuko dira kantuez gozatzeko aukera ematen duten bisitaldiak eta erremate gastronomikoa emango diotenak (pintxo jatea izan edo sagardotegi batera joatea).

Bisitaldiek, antolatzen diren moduaren eta ibilbidearen arabera, hainbat eratako informazioa emango diete bisitariei:

  • Donostiako historia
  • Euskararen historia Donostian
  • Toponimia
  • Kultura: literatura, kantagintza, irratigintza, eskultura, antzerki tradizionala, zinema, dantza, euskal Jaiak, lore jokoak…
  • Kirola: estropadak, Konstituzio plaza, Trinitate plaza…
  • Azoka tradizionala
  • Gastronomia
  • Ohiturak eta usadioak
  • Gipuzkoako erakunde publikoen garrantzia
  • Ikastolak eta irakaskuntza

Geldialdiak

 

  1. Turismo bulegoa / Oficina de San Sebastián Turismo / San Sebastián Turisme / San Sebastián Turismo /Office du tourisme de Saint-Sébastien
  2. Donostiako Udaletxea / Ayuntamiento / Ajuntament de Sant Sebastià / San Sebastián Town Hall / La mairie de Saint-Sébastien
  3. Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Diputació Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council / La députation forale de Gipuzkoa
  4. Herri Irratia / Herri Irratia / Herri Irratia / Herri Irratia / Le siège de la Radio Popular de Saint-Sébastien
  5. Antzoki Zaharra / Teatro Principal / Teatre Principal /Antzoki Zaharra Teatro Principal / Le théâtre Principal
  6. Portua / Puerto / Port / Port / Le port
  7. Plaza Berria / Plaza Constitución / Plaça de la Constitució / Constitución square / La place de la Constitution
  8. Orixe ikastola / Ikastola Orixe / Ikastola Orixe / Ikastola Orixe / La première ikastola (école en langue basque)
  9. Mikel Laboaren jaiotetxea / Casa natal de Mikel Laboa / Casa natal de Mikel Laboa / The house where Mikel Laboa was born / La maison natale de Mikel Laboa
  10. Bretxako merkatua / Mercado de La Bretxa / Mercat de la Bretxa / Bretxa market / Le marché de la Bretxa
  11. Sarriegi plaza / Plaza Sarriegi / Plaça Sarriegi / Sarriegi square / La place Sarriegi


Top