“Bizilagunak” aniztasunean euskaraz bizi

Euskaraz Donostia ere anitza delako

SOS Arrazakeria elkarteak “Bizilagunak” egitasmoa antolatu du azaroaren 13rako, urtero bezala. Egitasmo honek elkarbizitzarako tresna izatea du helburu.

Euskaldunok, etorkinekin komunikatzeko unean, askotan inertziaz, gaztelerara jotzen dugu, komunikazio hizkuntza moduan. Bere hizkuntza edozein izanda ere errazago ulertuko digulakoan. Aldi berean, hemen bizi diren etorkin eta atzerritarrontzat, euskara ikasi arren, ez da erraza euskaraz bizi diren ingurune sozialetan parte hartzea.

Jarraitu irakurtzen…


Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astea

Euskarazko filmetarako gonbidapenak

Bagera Elkarteak Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Asterako gonbidapenak dauzkagu. Gonbidapenak eskuratzeko mezu bat bidali bagera@bagera.eus  helbidera zure izen abizenak jarriz eta zein filmetarako gonbidapenak nahi dituzun zehaztu.

Hona hemen zerrenda:

Jarraitu irakurtzen…


Izatetik egitera jardunaldiak

Guk, nork bestela

Urriaren 22an, larunbata, 09:00etatik 14:30era “Izatetik egitera: guk, nork bestela” izenburupean jardunaldiak antolatu ditugu San Telmo Museoan.

Donostiako euskalgintzaren ibilbidea luzea da, orain arte egindakoak ekarri gaitu gauden egoerara. Baina zein da egungo egoera? Bestelakoa da egungo errealitatea eta euskalgintzak, errealitate hori kontuan hartu behar duela eta egokitzeko beharra duela uste dugu. Zeintzuk dira baina, euskalgintzan dauden diskurtso berriak? Zeintzuk Donostiako euskalgintzaren erronkak? Gai hauen inguruan gogoeta egin, eztabaidatu eta praktikak adosteko gunea izango dira jardunaldiak.

Jardunaldien egitaraua

Izen ematea


Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Egin saskien eskaera Bagera Elkartean

Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago? Izango gara Errigorago?

Jarraitu irakurtzen…


Bertso-eskola

Helduentzako bertso-eskola Bagera Elkartean

Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz!

Jarraitu irakurtzen…


IDATZIZESAN tailerra

Idazten ausartuko zara?

Idaztea maite duzu?
Idazleen lana desegituratu, aztertu eta haiengandik ikasi nahi duzu?
Idazkera propioa eraiki edo hobetu nahi duzu?
Idazten ausartuko zara?

Jarraitu irakurtzen…


Mintzalaguna egitasmoa 2016-2017

Mintzalagunen izen ematea urriaren 1etik aurrera

konturatzerako euskaraz

2016-2017 Mintzalagunen matrikulazio kanpaina abian da eta parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 21era izango da.

Izen ematea:

Bidelaria Bidelaguna

Bidelaria=euskara praktikatu nahi dut  Bidelaguna=euskara praktikatzen lagundu nahi dut

Jarraitu irakurtzen…


Euskararen garapena Zinemaldian

Euskararen garapena Zinemaldiko filmetan

Aurten ere, Bagera Elkarteak, Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egin du. Hona hemen, Sail eta filma guztiak kontutan hartuta 2016ko Zinemaldian izan den euskararen garapena:

Jarraitu irakurtzen…


Parketarrak

Egitasmoa 11 auzoetan antolatuko da

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamaika auzotan antolatuko da 2016ko udazkenean.

Parketarrak egitasmoaren helburua  haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.

Hona hemen 2016ko iraila-urriko egitaraua


Tosta herrixka Errenterian

Irailaren 22tik 25era

Asteburu honetan plan berezia izango dugu Errenterian, eta bertarako gonbidapena luzatu nahi dizuegu Bagera Elkartetik. Europako zazpi hizkuntza komunitatek Tosta ekimena osatu dugu, Donostia 2016rekin elkarlanean. Ekimen honen baitan, lau eguneko jaialdia izango dugu Errenterian, ostegunetik igandera, Atlantikaldia jaialdiarekin bat eginda.

Jarraitu irakurtzen…


Bageraren memelarien lehiaketa martxan

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak #memelariak 2. lehiaketa jarriko du abian irailaren 12tik 19ra

Euskarazko memeak Twitter bidez #memelariak traolarekin zabaldu beharko dira, eta hiru onenak sarituko ditu. Bi baldintza besterik ez dira bete behar lehiaketan parte hartzeko:

  • Donostiarra izatea (edo bertan lan edo ikastea)
  • 2016-2017 ikasturterako asmo, nahi, desio… -ekin meme bat sortzea.

Lehenengo 3 irabazleentzako saria:

  1. Bageraren urteko bazkidetza eta katilu esklusiboa.
  2. Bageraren kamiseta
  3. Bageraren poltsa

Irakurketa erreza kluba

Udazkenean ere, Irakurketa Erraza kluba euskaraz

Udazkenean ere, Irakurketa Erraza kluba euskaraz abian jarriko dugu Koldo Mitxelena Kulturunean. Urriaren lehen astetik hasita, sei astez bilduko da taldea Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.

Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte izango dira gidariak, eta modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean Fernando Morilloren “Santiago Bidearen Misterioa” euskarazko eleberria irakurriko da.

Jarraitu irakurtzen…


Donostiako Euskal Jaiak

Euskal Herria kantuz eta Donostia Dantzan ekimenak

Irailaren 1etik 11ra Euskal Jaiak ospatuko dira Donostian eta antolatu diren jarduera ezberdinen artean Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bi ekimenetan parte hartuko du: Euskal Herria kantuz eta Donostia Dantzan ekimenetan hain zuzen.

Jarraitu irakurtzen…


Mintzalagunentzako eskaintza berezia

Egin zaitez bagerakide eta lagundu euskararen normalkuntzan

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, Bagera Elkartearen helburu nagusia euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Bide horretan elkartea osatzen duten ehunka bagerakideen laguntza ezinbestekoa izan dugu eta aurrerantzean ere izango dugu. Bide luzea dugu oraindik egiteko eta zure laguntzari esker lortuko dugu!

Jarraitu irakurtzen…


Aste Nagusian ere euskaraz

Aste Nagusian euskararen erabilera areagotu nahi?

Azken hogeita bi urteetan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Aste Nagusiko hizkuntza tratamendua aztertu du. Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea.

Jarraitu irakurtzen…


Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?…

Donostiako euskararen erabilera areagotu nahi dugu

Bagera Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten eta Donostiako euskararen normalizazioa helburu izanik  jendartea aktibatu nahi du Donostiako euskararen erabilera areagotu dadin. Hau horrela, herritarrek Donostiako espazio publikoetan zein paisaia linguistikoan ematen diren urraketen berri ematea da gure nahia aldaketak eman daitezen.

Jarraitu irakurtzen…


Ideien I. Laborategia

Donostia euskaratik aktibatzen

Ideien laborategia, euskaratik eta euskaraz abiatuko diren proiektuak sortzeko sorkuntza espazioa da. Bagerak 2016an 25 urte beteko ditu. Biziberrituz ospatu nahi dugu orain arteko ibilbidea, eta era berean, aurrera begirako jardunean jarraitzeko berpiztu, aldatu, freskatu eta ekin nahi dugu.

Aldaketa prozesuan gaude, berritze eta birziklatze garaian. Ibilbide berriari ekiteko, 25.urteurrena probestu nahi dugu eta, horretarako, deialdi irekia luzatu nahi dugu ideia berriak dituen eta esperimentatu nahi duen edonorentzat.

Helburua: donostiarrak aktibatzea.

Ideiak eta mezuak lantzeko laborategia 19:00etatik 20:30ak arte izango da uztailaren 20an Hernani kalea 15 behean.

Animatu eta parte hartu!


Hizkuntza erabilera Donostian

Hizkuntza erabilera Donostiako jaialdietan eta espazio publikoetan

Dakizuen bezala, Bagera Elkarteak, Donostiako Udalak antolatzen dituen zenbait jaialdien hizkuntza erabileraren neurketa egiten du. Neurketa hauen helburua euskararen erabilera areagotzea da.  Jaialdiak hauek euskararen egoeraren adierazleak izateaz gain, eragile ere badirela  uste baitugu. Antolatzaileek, egitarauan euskarari ematen dioten lekuak eragina izango baitu euskararen presentzian, eta ondorioz, erabileran ere bai.

Jarraitu irakurtzen…


Donostiako Piratek jaietan ere euskaraz

Donostiako Piratek jaietan euskaraz bizitzeko deia luzatu dute

Donostiako Piratak hasiak dira jaiak prestatzen eta “Jaiak egingo gaitu!” lelopean zenbait bideo labur argitaratu dituzte, sare sozialen bidez, euskaraz bizitzera dei eginez eta uztailaren 5ean Parte Zaharreko Arrano Elkartean 19:00etan egingo den batzarrera gonbidatuz.

Jaietan ere euskaraz bizi nahi dugulako zatoz!


Egin zaitez bagerakide

Nekazal etxe batean bi lagunentzako egonaldia lortzeko aukera

Ekainaren 30a baino lehen bagerakide egiten bazara, opari esklusibo bat jasotzeaz gain, nekazal etxe batean bi lagunentzako egonaldia lortzeko aukera izango duzu Nekatur Euskadiko landa ostatuen eskutik.

Zergatik izan Bagerakide? Euskaraz bizi nahi dugulako. Hiri euskaldunagoa eraikitzeko. Euskaraz aritzeko espazioak eskaintzeko. Ideia berriak sortu eta esperimentatzeko aukera izateko. Donostiako ekitaldi nagusietan euskararen erabilera bermatu dadin eskatzeko. Euskaldunon hizkuntza eskubideak defendatzeko. Mintzalagunekin arituz euskararen erabilera areagotzeko. Hizkuntza ohiturak aldatzeko, hunkitzeko eta ekiteko! Sare honen parte izateko badira hamaika arrazoi.

OHARRA
Zozketa Gaztezulo, Irutxuloko Hitza eta Bagera elkarteko harpidetza egiten dutenen artean egingo da.


Top