Euskaraldia
Ekitea da kontua
Izan zaitez bagerakide

Donostiako euskararen erabileran eragin nahi duzu?

Mintzalagunean bidelagunak behar ditugu

2017-2018 ikasturteko Mintzalagun taldeen bigarren izen emate deialdia egin dugu eta eskari handia izan dugu. Hori dela eta, bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu taldeak osatu ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen…


Auzoko egitasmoa Egiako Haurtxoan

Euskarari esparru berriak irekitzen lagundu nahi?

Ba al dakizu Donostian 100 hizkuntza inguru hitz egiten direla?

Zure auzoan euskararen erabilera areagotu nahi duzu?

Euskarara hurbildu nahi ditugun auzotarrak eta bide horretan lagun izango diren euskaldunak biltzen dituen taldea sortu nahi duzu?

Jarraitu irakurtzen…


MINORITY SAFE-PACK

Hizkuntza eta kultura gutxituak babesteko ekimena

Europako Batasunak bere baitako hizkuntza- eta kultura-gutxituak babesteko gutxieneko legedi amankomun bat abian jar dezan europar mailako herritarren ekimen bat jarri da abian. Minority Safe-pack du izena.

Ekimenak Europako 7 estatu diferentetako 1.000.000 bat herritarren sinadura bildu behar ditu hurrengo apirilaren 3a baino lehen.

Garrantzitsua eta beharrezko deritzogulako Europa mailako legedia egon dadin hizkuntza gutxituen hiztunon eskubideak defendatzeko. Hortaz, ekimena sinatzera eta zure inguruan zabaltzea gonbidatzen zaitugu.

Hemen sina dezakezu


Bazkideentzako zozketa

Aste honetan bi ikuskizunerako sarrerak zozketatuko ditugu

Aste honetan bazkideentzako bi ikuskizunetarako sarrerak zozketatuko ditugu:

Jarraitu irakurtzen…


Donostian martxan gara!

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” antolatzeko batzar irekia

2018an, azaroaren 23tik abenduaren 3ra “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimena gauzatu nahi da Euskal Herri osoan. Dinamika honen helburua, Herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza-ohiturak aldatzea da. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da ekimen honen bitartez.

Jarraitu irakurtzen…


Euskarazko Irakurketa Erraza taldea berria

otsailaren 1etik martxoaren 22ra Koldo Mitxelenan

Irakurketa Errazeko Taldea, batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Laida Martinez Navarroren “Erdi Aroko egunak” irakurtzeko aukera izango da.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Taldea otsailaren 1etik martxoaren 22ra (ostegunero) 11:30etatik 12:30etara Koldo Mitxelena Liburutegian elkartuko da

Izen ematea:

Bagera Elkartean (943005074 / bagera@bagera.eus)

Izen-emate epea: Urtarrilak 15etik 31ra

 


Mintzalagunen izen ematea zabalik

Mintzalaguna talde berriak otsailetik aurrera

Mintzalagun talde berriak otsailean

Urtarrilaren 9tik 24ra Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu dugu eta talde berriak hasiko dira otsaila eta ekaina bitartean.

Bi modutan hartu daiteke egitasmoan:

Bidelari moduan: euskara praktikatzeko.

Bidelagun moduan: euskaraz praktikatu nahi dutenei laguntzeko.

Izen emate fitxa:

Bidelarien fitxa

Martin Zalakain, Argia

Martin Zalakain ikuskizunerako sarreren zozketan parte hartu nahi duzu?

“Martin Zalakain, Argia” abenduaren 16an Victoria Eugenia Antzokian izango den ikuskizunerako sarrera bikoitz bat dugu bagerakideen artean zozketatzeko. Jarraitu irakurtzen…


Txaloka ero moduan. Behobia, mikroantzerkia

Sarreren zozketan parte hartu nahi duzu?

“Txaloka ero moduan. Behobia” mikroantzerkirako bi sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko Jarraitu irakurtzen…


Nomofobikak, mikroantzerkia

Sarreren zozketan parte hartu nahi duzu?

Nomofobikak mikroantzerkia ikusteko 4 sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko.

Jarraitu irakurtzen…


Europako Hizkuntzen Mapa

Brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa berria aurki kalean

Parte hartze prozesu baten ostean Bagerak 2016ko hiriburutzarekin batera elkarlanean egin zuen EusKarriak proiektuan kaleratu zen lehen instalazioa egurrezko Europako Hizkuntzen Mapa izan zen. (2016ko martxoaren 10ean jarri zen Nestor Basterretxea plazan hain zuzen).

Jarraitu irakurtzen…


Mikroantzerkirako sarrerak

Gertrudisen lagunak mikroantzerkirako sarrerak eskuratu nahi?

Bagera Elkarteak “Gertrudisen lagunak, Iñaki Santos” mikroantzerkirako 5 sarrera bikoitz ditu zozketatzeko bazkideen artean.

Jarraitu irakurtzen…


Euskaraldia, 11 egunez euskaraz

Hizkuntza ohituretan eragiteko ekimena

Abenduaren 3an, 13:00etan, “Euskaraldia” ekimenaren aurkezpen herritarra egingo dugu Parte Zaharreko Plaza Berrian. Animatu eta parte hartu!

 


Euskararen Nazioarteko Eguna 2017

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi ugari antolatuko dira egun hauetan Donostian. Ekintza gehienak abenduaren 2an eta 3an egingo diren arren, zenbait auzoetan azaroaren 24tik aurrera hasiko dira gauzak antolatzen. Hona hemen egitarauak: Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen, Parte Zaharrean eta Donostiako.

Jarraitu irakurtzen…


euskalkiak.eus webgunearen aurkezpena

Koldo Zuazo eta Arantza Floresen eskutik San Telmo Museoan

Azaroaren 21ean, 19:00etan, Koldo Zuazok euskalkiak.eus webgunea aurkeztuko du Arantza Floresekin batera San Telmo Museoan.

Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak urteak eta urteak daramatza euskara eta euskalkiak ikertzen eta orain bere lanaren emaitza interneten, www.euskalkiak.eus sortu berrian ikus dezakegu.

Webgunean urte askoan han eta hemen jasotako adibideak eta informazioa, egin diren ikerketak eta horien ondorioak ikus ditzakegu: euskalkien ezaugarriak, jatorria, aurreko eta gaur egungo sailkapenak eta mapak, euskara batuaren gainekoak, atalez ataleko bibliografiak, eta euskalki desberdinetan berba egiten duten euskal hiztun ezagunen bideoak daude Interneteko gune horretan.

“euskalkiak.eus webgunean euskararen gaineko albisteak eta argibideak erakusten dira. Une honetan euskalkiek dute lehentasuna, baina euskara batua, tokiko batuak eta, azken batean, euskara bere osotasunean lantzea da helburua, hizkuntza zenbat eta zabalagoa eta aberatsagoa izan, orduan eta egoera gehiagotan erabili ahal izango dugulako”.

 


Auzoko egitasmoa Egian

Asteazkenetik aurrera Auzokoko talde berria Tabakaleran

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak AUZOKO programa sustatzen du besteak beste hirira iritsi berrien artean, hizkuntza gaitasunak lantzen joateko. “Euskara, Aniztasuna eta Herritarrak” gako nagusi bezala harturik, elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako  herritarren artean, guztien arteko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza euskara izatea da erronka nagusia.

Taldeak euskaraz dakitenekin (Auzotarrak) eta ez dakitenekin (Auzokideak) osatzen ditugu eta bi profilak beharrezkoak dira.

Asteazkenero 14:30 15:45etara Tabakalerako lehen solairuan elkartuko gara. Eman diezaiogun euskara elkarri!

Izena ematea eta informazioa:

bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakian.

Saioak irekiak eta doakoak dira.


Ganba Alai antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi?

Bagera Elkarteko bazkidea bazara, azkar ibili eta lortu antzerkirako gonbidapenak!

Isidoro Fernandez eta Olatz Beobide berriz ere bueltan datoz, Mikel Fernandinok idatzi eta Aizpea Goenagak zuzendutako GANBA ALAIA antzezlanarekin La Farandulara.

Ikuskizunerako gonbidapenak ditugu bazkideen artean zozketatzeko (emanaldi bakoitzeko 3 sarrera bikoitz). Eskuratu nahi?

Jarraitu irakurtzen…


Errigora

Saskiaren eskaera Bagera Elkartean egiteko aukera

Hemen da Errigoraren kanpaina berria. Eskatu Nafarroa hegoaldeko baratzeko produktuez osatutako saskia(k) 50€ren truke, eta bideratu %25 bertako euskalgintzari laguntzera.

Jarraitu irakurtzen…


Bagera Elkartearen 25. urteurren ospakizuna

25 urte bete ditu Donostiako Bagera Elkarteak. Urteurren hori ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dugu azaroaren 18an

Sorrerako helburuak ahaztu gabe, garai berrietara egokitzen ibili da 25 urteetan zehar Donostiako Bagera elkartea. 2016. urtea aurrera begira jarri eta gogoeta egiteko baliatu zuen, eta horrela finkatu genituen 2017.erako ildo eta plangintza.

Urtean zehar hilabetez hilabete landutako gaiez gain, 25 urte bete izanak ospakizun bat merezi duelako,  azaroaren 18an, ospakizun festa egingo dugu.

Jarraitu irakurtzen…


25 urte 25 bidelagun

Lagun gaitzazu zerrenda osatzen

25  norbanako, talde edo elkarteren aitortza egin nahi dugu

Lagun gaitzazu zerrenda osatzen!

Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak 25 urteko ibilbidea egin du. Urte horietan zehar bidelagun izan ditu hainbat pertsona, talde, esperientzia zein praktika.

Elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunarekin batera, lan horietan aritu diren edo, egun, horretan jarraitzen duten, norbanako, talde edo ekimenak ekarri nahi ditugu gogora eta merezi duten aitortza egin.

Hala, azaroaren 18an egingo dugun ospakizun festan aukeratutako 25 aitortza horiei tokia egingo diegu.

Egin zure proposamena hemen

 


Top