Lege Oharra

1. Webgune honen jabearen nortasuna.

Uztailaren 11ko, 34/2002 Legea betez, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa,www.bagera.eus  webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

  • Izen soziala: BAGERA.
  • IFK zenb.: G-20420428
  • Helbidea: Hernani kalea 15, behea
  • Telefonoa: 943005074
  • Helbide elektronikoa: bagera@bagera.eus

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgunea honetarako sarbidea “Erabiltzaile” izaera esleituko dio etawww.bagera.eus webgunean sarbidea egiten duen momentutik argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartuko ditu. Ondorioz, Erabiltzaileak webgunera sarbidea egiten duen aldiro erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko asmoa duenean, baldintza hauetan aldaketak egon daitezkeelako.
Zentzu horretan, “Erabiltzaile”-tzat hartuko da,www.bagera.eus webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.

2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua

Erabilera-baldintza orokor hauek,www.bagera.eus webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) baita jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
Bagerak berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.

2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

  • www.bagera.eus webgunera sarbideak, hasiera batean, izaera librea eta doakoa du. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez kontratatutako zerbitzu edo produktu batekin lotuta egon daitezke. Kasu horietan, Bagerak berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu.
  • Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena izan beharko dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoen ekintzen arduradun bakarrak.
  • Uneoro, Erabiltzaileek webgunean dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
  • Erabiltzaileak izena emateko webgune honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea Bagerari.
  • Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartuko webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk webgunera sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumitzeko; publizitate-helburua duten webguneko datuak kaptatu; webgune honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; webgune honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
  • www.bagera.eus  webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu beharko badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak, zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Hortaz, Erabiltzaileei emango zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak izango dira eta horren erabilera hirugarren batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik at dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzaileen ardura izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galdu izanagatik, legezkoa ez den hirugarren batek pasahitza erabiltzen badu zerbitzuen erabilera ez legezkoa egitea. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da Bagerari berehala jakinarazteko ardura hartuko duena pasahitzak baliogabetzeko. Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena egiten ez duen bitartean, Bagera ez da, inola ere, baimendu gabeko hirugarren batzuek egindako ekintzen arduradun.

3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

Bagerawww.bagera.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatu gabeko tituluan, webguneko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.
Honako lizentziaren arabera dago babestua edukia: Creative Commons, aitortu eta berdin elkarbanatu. http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5/
www.bagera.eus webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Bagerak, aipatutako lizentziari uko egiten dionik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.
Hori dela eta, Erabiltzaileak aitortu behar du www.bagera.eus  webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, modu berdinean elkarbanatu behar dituela.
Erabiltzaileek igotako edukietan, bestelako lizentzia bat erabiltzen bada, espresuki adierazi beharko da.

4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena

Bagerak ez du www.bagera.eus  webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneari iruzur egin diola pentsatuta sortu diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.

  • Bagerak jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen:
    • www.bagera.eus webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitasuna eta erabilgarritasuna;
    • akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea;
    • www.bagera.eus webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea;
    • hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea;
    • www.bagera.eus webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonek eragindako kalte eta galerak.
  • Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.bagera.eus  webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta webgune honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
  • Bagerak mantentze, konpontze, eguneratze edo hobetze-lanak direla eta, www.bagera.eus  webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan Bagerak, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere webgunean.
  • www.bagera.eus webgunean egon daitezkeen beste webgune batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; Bagerak ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
  • Bagerak ez du bere gain hartzen Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin ditzaketen erabileran. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin ditzaketen edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango direnik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.

5. Iraupena eta aldaketa

  • Bagerak sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.bagera.eus webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
  • Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, Bagerak webguneko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta erabiltzaileak ezingo du eskatuko inolako kalte-ordainik.

6. Legedi aplikagarria

eta jurisdikzio-eskumena Bageraren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Hala ere, araudiak foru baten eraginpean jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, Bagerak eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.