Gaztezulo

Euskal Herrian zabaltzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria



Komunikabidea izateaz gain, gazteen topaleku ere bada

Aldizkariaz gain beste hainbat euskarri dituen proiektu komunikatiboa da. Gaztezuloren helburu nagusia gazteen komunikabide izateaz gain, gazteen topaleku izatea da.

Gaztezuloren historia

1994 Bagera Elkartearen Irutxulo aldizkarian gazteei zuzendutako hiru orriko atal  bat zen eta Gaztetxulo izena zuen.

1999 Irutxuloko atal horrek arrakasta handia zuen gazteen artean, ordura arte gazteentzat prentsa arloan euskaraz ezer gutxi baitzegoen eta helburu horrekin aldizkaria izatera pasa zen.

2000 Euskal Herrian ere hutsune bera zegoela ikusita, aldizkariak Donostiatik Euskal Herrira egin zuen salto eta zazpi herrialdeetan banatzen hasi zen.

2007 Gaztetxulo izatetik Gaztezulo izatera pasa zen.
Diseinua ere zeharo aldatu zuen eta webgunea sortu zen www.gaztezulo.eus
Gaur egun, Gaztezulo ez da hilabetekari hutsa; euskarri askotariko proiektu komunikatibo osoa bilakatu da.