Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Soinujolearen semea

apirila 16>>16:30

“Soinujolearen semea” Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.

Bi lagunen arteko harremanean oinarritzen da istorioa. Haietako bat, David, hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joango zaio Kaliforniara. Biak ETAko kideak izan ziren, Francoren diktaduraren azken urteetan, eta Davidek bere herritik alde egin zuen, kideek arbuiaturik. Bi protagonisten bizitzetako hiru etapa ageri dira filmean: haurtzaroa, 20 urte inguru zituzteneko gazte garaia eta, azkenik, 50 urte inguru dituzteneko garaia. Azken topaketa horretan, egiari aurre egin beharko diote bi lagunek.

Emanaldiak:

16:30-19:00-20:45-23:00

Xehetasunak

Data:
apirila 16
Ordua:
16:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Antiguo Berri Zinemak
Zarautz Kalea, 2
Donostia, Gipuzkoa 20018 Spain
+ Google Map

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top