
- ekitaldia hau amaitu da.
San Telmo Pil-pilean
2018-10-12>>18:30

Bisita gidatuak (euskaraz):
Eguna: urriak 12, urriak 20, urriak 26, azaroak 3, azaroak 9, azaroak 17 eta azaroak 23.
Ordua: 18:30
Prezioa: 15€
Gure kulturaren eta gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisita gidatua. Amaieran, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da Bokadon.
Euskal kultura Euskal Herriko sukaldewetan egiten diren plateretan ere badago. Horregatik, gure kultura gastronomikoa definitu duten hamar mugarri ezagutzera animatu nahi zaitugu, bisita berezi hauetan parte hartuz.
Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka: gaztaren usaina, gozoki eta likoreak, gatzaren testura, Altzoko Handiaren dieta eta itsasoari lotutako tradizioa. Amaitzeko, gure historian nabarmendu diren zaporeetan murgilduko gaituen dastaketa egingo dugu Bokadon.
Zatoz gure historia dastatzera!
Ikusi hemen San Telmo pil-pilean bisita gidatu gastronomiko gehiago.
Sarrerak museoko harreran daude salgai. Museora etorri ezin bazara, ordainketa transferentzia bidez egiteko aukera eskaintzen dizugu. Horretarako eskaera orriko datuak bete eta zurekin harremanetan jarriko gara.