Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Hesian eta Nau

otsaila 14>>19:30

Hesian

2006ko udaberrian ekin zioten proiektu honi Etxarri Aranatzeko (Nafarroa) entsegu lokal batean, Rancid, Blink 182 edota No use for a name bezalako taldeen bertsioak eginez eta poliki-poliki, berain kantu propioak sortzen hasi zinen. Uda hartan, lehenengo kontzertua eskaini zuten Etxarriko gaztetxean. Ordutik hona, 500 kontzertu baino gehiago eman dituzte Euskal Herrian eta Euskal Herritik at (Katalunia, Madril, Londres, Milan…) eta estudioko 5 disko (Maite dugu, 2007; Herriaren oihua, 2008; Borrokatu eta irabazi, 2010; Hitzetik, 2011; Hegalak Astinduz, 2014) eta zuzeneko CD/DVD bat (Hemen eta orain, 2013) kaleratu dituzte.

Nau

Berezko nortasuna duen musika taldea da Nau. Lau gazte, rock-metal estiloan murgilduta eta egurra emateko prest. Lehen aldiz joko dute Donibanen bihar, etxean, eta ez dadila azkena izan.

Ez da ohikoa adin honetako lau gazte musika estilo honetan ikustea, rock-metalean aritzea. Ez eta beren abesti propioak sortzen, gainera. Talde desberdinetatik etorrita bakoitzaren izaerarekin bat datorren musika egitea lortu dute, izaera propioa emanez eta haiek identifikatzen dituen musika eginez.

Xehetasunak

Data:
otsaila 14
Ordua:
19:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Doka Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea, 20
Donostia, Gipuzkoa 20008 Spain
+ Google Map
Telefonoa:
943 22 46 01
Webgunea:
http://donostiakokafeantzokia.com/

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top