Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Euskaraldiaren aurkezpena Antiguan

apirila 16>>19:00

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Antiguan ere ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa.

Egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak ematea, euskararen erabilera areagotzea eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da ekimenaren helburua. 11 egun horietan zehar, Antiguako bizilagunak ahobizi eta belarriprest bihurtzea da asmoa, eguneroko harremanetan euskaraz arituz ulertzen duten auzotar guztiekin.

Horretarako, euskaraldiak elkarlana du ardatz; elkarlana, tokian tokiko eragileen eta auzotarren artean. Izan ere guztiok dugu egitekoa euskararen erabilera areagotzeko.

Herri ekimenetik abiatutako egitasmo hau aurkezteko, apirilaren 12an, 19:00tan, Txantxarreka burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Eragile, elkarte zein norbanakoei zuzendu nahi diegu deialdia. Guztien artean eraiki dezagun Antigua euskalduna!

Xehetasunak

Data:
apirila 16
Ordua:
19:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Txantxarreka
Heriz pasealekua, 22
Donostia, Gipuzkoa 20008
+ Google Map

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top