Helduentzako antzerki ikastaroa

Euskara praktikatzeko beste modu bat

Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 29tik ekainaren 17ra arte izango da (astelehenetan 18:00etatik 19:30era). Orotara 8 saio.

Beste modu bat euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko, animatu eta parte hartu!

Izen ematea: bagera@bagera.eus / 943005074

Izen emate epea: apirilaren 28ra arte

Ikastaroaren prezioa: 20 euro / Bagerakideak, langabetuak eta ikasleak 15 euro


Iriki Atia: Erleak eta erlezaintza

Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean BAGERAren egoitzan, Iriki Atiaren programaren barruan, Erleek eta erlezaintzak polinizazioan eta naturan duten garrantzia azalduko digu Erlemundua taldeko Aitor Zabalak. Besteak beste, ezti gozoa dastatzeko aukera ere izango dugu.

Saio irekia eta doakoa da baina izena aurrezĀ  aurretik eman behar da bagea@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonora deituz.

Antolatzailea: Donostiako Aek

Laguntzailea: BAGERA Elkartea



Top