San Joan bezperako auzoetako egitarauak

Mito, erritu eta emozioz beteriko gaua honetan auzoetan ekimenak antolatu dituzte suaren inguruan gau magiko hau ospatzeko.

Aiete, Antigua, Bidebideta, Egia, Intxaurrondo, Martutene, Parte Zaharra, Sagues

Bagerak, bestetik, San Joan lore Sortak banatuko ditu: Aieten, Antiguan, Bidebietan, Egian eta Saguesen.


San Joan bezperako usadioak

San Joan lore-sortak

Udako solstizioa ekainaren 21ean izan arren erlijioaren eraginez San Joan bezperan ospatzen da (ekainaren 23an). Euskal mitologiaren arabera gau berezia da, (suarekin ospatzen da, garbitasunaren ezaugarri) eta magikotasun kutsua izanik mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi zabaldu da. Euskal Herriko sorginen gaua zela eta, gaitzak uxatzeko, etxea babesteko eta etxekoen osasuna ona izan zedin, San Joan lore-sortak egiten hasi ziren.

Jarraitu irakurtzen…



Top