Mintzodromoa

Urriaren 19an Mintzodromoa antolatu dugu San Telmo museoan. Goizeko 10:00etan eta 11:00etan izango dira txandak eta oraingoan gaia Gernikako bonbardaketa izango da. Ohi bezala, ikasleekin aritzeko jendea behar izaten dugu, beraz, animatuz gero jarri gurekin harremanetan zein txandatan ahal duzun jakinarazteko.

Izen ematea mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakian.


Mintzodromoa San Telmo Museoan

Martxoaren 9an Mintzodromoa antolatu dugu San Telmo Museoan. Ohi bezala, bi txanda izango dira, lehena goizeko 10:00etan eta bigarrena 11:00etan. Parte hartzeko deia egin nahi dizuegu, beraz, ahal izanez gero eskertuko dugu zure parte hartzea. Horretarako jarri gurekin harremanetan zein txandatan parte hartuko duzun esateko.

Waste Lands edo eremu erraustuak Afganistan, Aljeria, Azerbaijan, Egipto, Arabiar Emirre Batuak, Iran, Libano, Maroko eta Palestinatik datozen hamahiru artisten artelanez osatzen den erakusketa dugu ikusgai San Telmo Museoan. Hiru argazki aukeratuko ditugu eta horiek izango ditugu hizketagai.

 



Top