Mintzodromoa

Ikasturte honetako azken mintzodromoa maiatzaren 30ean izango da San Telmo Museoan. Aurrekoan bezala, hiru argazki izango ditugu, oraingoan San Telmoko erakusketa iraunkorrarekin lotuta izango da gaia. Bi txanda izango ditugu, lehena 10:00etan eta bigarrena 11:00etan. Animatuz gero, deitu Bagerara edo email bat bidal dezakezu.


Mintzodromoa San Telmo Museoan

Martxoaren 9an Mintzodromoa antolatu dugu San Telmo Museoan. Ohi bezala, bi txanda izango dira, lehena goizeko 10:00etan eta bigarrena 11:00etan. Parte hartzeko deia egin nahi dizuegu, beraz, ahal izanez gero eskertuko dugu zure parte hartzea. Horretarako jarri gurekin harremanetan zein txandatan parte hartuko duzun esateko.

Waste Lands edo eremu erraustuak Afganistan, Aljeria, Azerbaijan, Egipto, Arabiar Emirre Batuak, Iran, Libano, Maroko eta Palestinatik datozen hamahiru artisten artelanez osatzen den erakusketa dugu ikusgai San Telmo Museoan. Hiru argazki aukeratuko ditugu eta horiek izango ditugu hizketagai.

 


Mintzalagunerako izen ematea

Mintzalagun talde berriak otsailean

Konturatzerako euskaraz

Urtarrilean Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu dugu eta talde berriak hasiko dira otsaila eta ekaina bitartean.

Jarraitu irakurtzen…



Top