Mintzalagunen izen ematea

Urtarrilaren 7tik aurrera irekiko da epea

Parte hartu al zenuen Euskaraldian?  Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten laguntzeko prest al zaude? Edo jauzi egiten jarraitu nahi duzu?

Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!  Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!

2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi euskara ingurukoekin erabiltzen! Egin jauzi!

Otsailetik aurrera Mintzalaguna talde berrietan parte hartzeko izen ematea urtarrilaren 7tik aurrera zabalduko da.

Jarraitu irakurtzen…


Mintzalaguna egitasmoak 25 urte

Gaur egun 400 lagunetik gora biltzen dira astero Donostian

Ikasturte honetan 25 urte beteko dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik. Donostiako Bagera elkarteko kideek sortu zuten egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Duela 25 urte, dozena bat lagun hasi ziren Donostian, eta gaur egun 400 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal Herrian, guztira 7.500 mintzalagun daude 120 herri eta hirietan.

Urteurrena ospatzeko, azaroaren 23an 19:00etan, Euskaraldia ekimenari hasiera emango dion ekitaldian, leku berezia eskaini nahi diogu Mintzalaguna egitasmoari Bulebarrean jarriko den karpan.

Ekitaldi berezi honen ondoren, luntxa izango da.


Euskaltzaleei deialdia

Donostiako euskararen erabileran eragin nahi duzu?

2018-2019 ikasturteko Mintzalagun taldeak osatu ditugu baina oraindik bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu.

Mintzalaguna, mintzapraktika  egiteko egitasmoa da eta urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa nabarmen. Aurten 20 lagun ditugu mintzapraktika egiteko zain.

Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Parte hartzeko prest?

Jarraitu irakurtzen…


Mintzalagunean parte hartzeko izen ematea zabalik

Urriaren 1etik 21era Mintzalaguna 2018-2019 egitasmoan izena emateko epea

2018-2019 Mintzalagunen matrikulazio kanpaina abian da eta parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 21era izango da.

Eman izena

bidelaria = euskara praktikatu nahi dut /  bidelaguna =Euskara praktikatzen lagundu nahi dut.

Bidelaria izan nahi dut

Bidelaguna izan nai dut

Jarraitu irakurtzen…


Mintzalagunerako izen ematea

Mintzalagun talde berriak otsailean

Urtarrilean Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu dugu eta talde berriak hasiko dira otsaila eta ekaina bitartean.

Jarraitu irakurtzen…



Top