Baietz 20 ordu eskaraz Intxaurrondon

Korrika badator eta erronka gainean dago

Korrikak datorren astean emango dio hasiera eta Intxaurrondotarrok, auzoari proposatutako erronka ere gainean da!!!
Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronkari aurre egiteko, auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanakoen artean biltzen aritu dira eta proposamen ugari dituzte konpartitzeko!! Jarraitu irakurtzen…


Intxaurrondon 20h baietz!

Intxaurrondon herritarrak aktibatu nahi dituzte, eta euskaraz lasai egiteko aukerak sortu. Horretarako, Plazara Goaz euskara batzordearen ekimenez,   Intxaurrondon 20 ordu baietz! jarduera antolatzearen ideia martxan jarri du auzoko elkarte, eragile eta norbanakoen parte hartzearekin.

Hala, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, 20 bat orduko maratoia antolatuko dute Bernart Etxepare plaza gune nagusia izango delarik.

Helburu nagusia Intxaurrondon euskararen erabileran eragitea izango da. Edozein ideia ongi etorria izango da.
Nola bete 20 orduak?
Taldeak antolatuko ditugu egitasmoa modu eroso eta eraginkorrean aurrera eramateko.
Animatu hurrengo hitzordura:
Asteazkena, urtarrilak 25,  “Euskararen Plaza” lokalean, 19:00etan.



Top