Helduentzako antzerki ikastaroa

Euskara praktikatzeko beste modu bat

Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 29tik ekainaren 17ra arte izango da (astelehenetan 18:00etatik 19:30era). Orotara 8 saio.

Beste modu bat euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko, animatu eta parte hartu!

Izen ematea: bagera@bagera.eus / 943005074

Izen emate epea: apirilaren 28ra arte

Ikastaroaren prezioa: 20 euro / Bagerakideak, langabetuak eta ikasleak 15 euro


Gai-jartzaile ikastaroa

Gai-jartzaile ikastaroaren lehen saioa

Irakaslea: Iker Iriarte

Formatua: 2 ordu eta erdiko 4 saio

Egunak: otsailak 26, martxoak 5, martxoak 12 eta martxoak 26

Gai-jartzailetza eta aurkezletza, gaur egun, bertsogintzaren adar garrantzitsu bezain interesgarri bi dira, eta bertsozaleei aukera ematen diete bertsoa hurbiletik gozatzeko. Ikastaro honek gai-jartzailetzaren barrunbeetan arakatu nahi du, modu teoriko eta praktikoan.

Prezioa: Orokorra: 35€. Bazkideak, ikasleak eta langabetuak: 25€. Izen ematea Bagera Elkartean.

Izen ematea bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakian.



Top