Donostian martxan gara!

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” antolatzeko batzar irekia

2018an, azaroaren 23tik abenduaren 3ra “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimena gauzatu nahi da Euskal Herri osoan. Dinamika honen helburua, Herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza-ohiturak aldatzea da. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da ekimen honen bitartez.

Jarraitu irakurtzen…


Aisialdia, hizkuntza ohituretan eragiteko tresna

Aisialdian hizkuntza hautua egiten dute haur eta gazteek. Izan ere, askatasunez nahi duten hizkuntza erabiltzeko aukera dute eremu honetan. Aisialdian, sortzen diren hizkuntza  ohiturek garrantzia handia dute, beraien inguruarekin komunikatzeko hizkuntza finkatzen baita bertan. Bestalde, aisialdia, oharkabean hizkuntza lantzeko eremu paregabea da. Nola uztartu ditzakegu aisialdia eta hizkuntza normalizazioa, haur eta gazte horien hizkuntza ohituretan eragiteko?

Hizlaria: Maite Asensio Iparragirre



Top