Hitz Machine hiztegi makina hobetzen lagundu nahi?

Zer da Hitz machine

Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta herritar talde batek, DSS2016 ekimenaren baitan, Hirikilabs laborategian sortutako hiztegi-makina da. Donostian hitz egiten diren 51 hizkuntzetako oinarrizko hiztegitxoak inprimatzen dituena. Hiztegitxo horietan alde batean euskarazko hitzak eta esaldi motzak daude, eta beste aldean, norberak aukeratutako hizkuntzaren baliokideak.

Helburua

Helburua, Hitz Machine makina bera hobetzea da. Honez gain, Hirikilabsen oinarriekin bat eginik, pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badago. Euskara eta Teknologia proiektu berritzaile batean lotuko dituen talde irekia  sortu nahi da.

Norentzat

Interesa izan dezakeen edozeini zuzendua dago, ezagutza espezifikorik ez duen edo izan dezakeen edonori (elektronika, diseinua, fabrikazio digitala, programazioa, materialak eta eraikuntza, papiroflexia,  hizkuntzak …).

Noiz

Lan saioak asteazkenero 18:00etatik 20:00etara Tabakalerako Hirikilabs laborategian izango dira martxoaren 22tik aurrera. Saioak euskaraz izango dira.

Izen-ematea eta informazioa

Parte hartu nahi baduzu edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero idatzi bagera@bagera.eus helbidera edo 943005074 telefonora deitu martxoaren 17a baino lehen.


Hitz Machine hiztegi makina hobetzen lagundu nahi?

Euskara eta teknologia proiektu berritzaile batean

Zer da Hitz machine

Jarraitu irakurtzen…



Top