Glory (Slava, 2016)

Korrupzioaren aurkako borroka, erronka bat Bulgariarentzat

LEHIAKETATIK KANPO

Bulgaria-Grezia. Zuzendaritza: Kristina Grozeva, Petar Valchanov. Ekoizpena: Kristina Grozeva, Petar Valchanov / Abraxas Film, Graal Films. Gidoia: Kristina Grozeva, Petar Valchanov, Decho Taralezhkov. Argazkia: Krum Rodriguez. Musika: Hristo Namilev. Muntaketa: Petar Valchanov. Aktoreak: Stefan Denolyubov, Margita Gosheva, Milko Lazarov, Kitodar Todorov. Iraupena: 101 min

HIZKUNTZA: bulgariera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna lehengoratzeko ekingo dion borroka.


Fatima (2015)

Frantzia-Kanada. Zuzendaritza: Philippe Faucon. Aktoreak: Soria Zeroual, Zita Hanrot, Kenza-Noah Aïche, Chawki Amari, Dalila Bencherif. Iraupena: 79 min

HIZKUNTZA: frantsesa, arabiera / AZPITITULUAK: euskara

Fatima aljeriarra da, dibortziatua dago eta Frantzian bizi da bere bi alabekin: Souad, nerabe bihurria, eta Nesrine, Medikuntza ikasten hasi berria den 18 urteko gaztea. Fatimak ia ez du frantsesez hitz egiten, eta hori oso oztopa handia gertatzen zaio beraren eta bere alaben arteko harremanerako. Alabak dira Fatimaren bizitzan garrantzitsuena eta haietaz oso harro dago. Alabei ahalik eta etorkizun onena emateko, eguneko ordu asko garbitzaile gisa lan egiten pasatzen ditu. Egun batean istripu bat du eta denbora batez atseden hartu behar du. Denbora hori Souadi eta Nesrineri frantsesez esan ezin dien guztia arabieraz idazteko baliatzen du.


Noma (2016)

26 urte apartheid gabe

Hegoafrika. Zuzendaritza: Pablo Pinedo Bóveda. Ekoizpena: Pablo Pinedo Bóveda / Everywhere Films. Argazkia: Pablo Pineda Bóveda. Musika: Vegar N. Lien, Jeff McIlwain. Muntaketa: Sergi Dies. Iraupena: 81 min

HIZKUNTZA: isiXhosa / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa

Noma emakume gazte beltz bat da, post-apartheid gazteria hegoafrikarraren gehiengo baten irudi: ahal duen moduan bizirauten du enplegu prekario batekin; lan horrek Cabo Hiriko aldirietako txabola baten alokairua ordaintzeko ematen dio justu, eta bertan bizi da bere bi semeekin, bere lehengusuarekin eta anaia txikiarekin. Emakume gogorra da Noma, eta ekintzari helduko dio bere familiaren bizi baldintzak hobetzeko. Handitzen joango den talde batekin eremu bat okupatuko du, jende borrokalariak hartutako Marikana kokagunearen ondoan, eta bertan eraikiko du bere etxebizitza berria.


Ama, Nora goaz (2016)

Euskadi. Zuzendaritza: Iban Gonzalez. Ekoizpena: Karmelo Vivanco, Idurre Cajaraville / Baleuko. Gidoia: Jon Gonzalo. Argazkia: Ramon Larrabaster. Muntaketa: Iban Gonzalez. Iraupena: 62 min

HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Dokumental honetan emakumeak dira istorioaren ardatza. Gerra Zibileko gertaera beltz baten protagonista izandako emakumeak. Emakume anonimoak, euren etxeak atzean uztera behartuak. Noraezean abiatu zirenak, euren senarrak edo aitak beste bandoan borrokan ari zirelako bakarrik errepresaliatuak. Beste ehunka emakumerekin batera, beste frontea izan ziren haiek, ahaztutako frontea, alegia. Biktimak, baina baita heroiak ere. Heroiak euren balentriagatik, seme-alabak gainean hartuta deserrirako bideari ekin izanagatik. Ehunka kilometro egin zituzten nora helduko ziren ez zekitela. Arriskuan jarri zituzten euren bizitzak, maite zituztenak babesteko, egunen batean euren lehengo bizitza berreskuratu ahal izango ote zuten jakin gabe. Eta, izan ere, errotik erauzi zieten haiei euren bizitza. Gipuzkoako herrietako emakumeen milaka bizitza.

SOLASALDIA: Iban Gonzalez (director), Lore Albizu (protagonistA), Joseba Esnal (Lore Albizuren semea)

Oharra: Ama, nora goaz? filmaren aurretik Beti bezperako koplak (2016) film laburra proiektatuko dute.


The wait (2016)

Danimarka. Zuzendaritza: Emil Langballe. Zuzendarikide: Andrea Storm Henriksen. Ekoizpena: Helle Faber / Made in Copenhagen. Argazkia: Emil Langballe, Andrea Storm Henriksen. Musika: Uno Helmersson. Muntaketa: Michael Aaglund, Peter Winther. Iraupena: 58 min

HIZKUNTZA: paxtuera, dari, daniera / AZPITITULUAK: euskara

Rokhsar Sediqi afganiarra da, 14 urte ditu eta Give-n bizi da, Danimarkako herri txiki batean, non bertan ikasi eta futbolean jokatzen duen bere denbora librean. Rokhsar bere familiarekin bizi da deportazioaren etengabeko mehatxuaren pean. Duela lau urte iritsi ziren eta asiloa eskatu zuten, baina agintarien erantzunaren zain daude oraindik. Rokhsar da danieraz ondo hitz egiten duen bakarra eta, beraz, bera komunikatzen da abokatuekin eta inmigrazio departamentuarekin, bere eguneroko bizitzan karga handia adierazten duen zeregina, alegia.

Oharra: The wait filmaren aurretik Watu Wote (2016) film laburra proiektatuko da.

Giza Eskubideen Zinemaldia 2017


Giza Eskubideen Zinemaldia

Hizkuntza erabileraren neurketa

Izan zaitez behatzaile

BAGERA Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutu nahian, Donostian antolatzen diren zenbait jaialdien hizkuntza tratamendua aztertu ohi du (Dferia, Giza Eskubideen Zinemaldia, Heineken Jazzaldia, Donostiako Aste Nagusia, Donostiako Zinemaldia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea). Jarraitu irakurtzen…



Top