Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea

Aldaketa hotsak gero eta handiagoak dira euskararen inguruan. Ehun lagunen iritziak oinarritzat hartuta, ‘Euskara irabazteko bidean‘ liburua plazaratu du BERRIAko kazetari Garikoitz Goikoetxeak (Elduain, Gipuzkoa, 1989). BERRIA, Elkar eta Jakin-ek elkarlanean sortutako Aleka bildumaren bigarren liburua da.

Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai. Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.

Berriak eta Bagera Elkarteak elkarlanean hitzaldia antolatu dute Koldo Mitxelena Kulturunean.

Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea


Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea

Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai…

Aldaketa hotsak gero eta handiagoak dira euskararen inguruan. Ehun lagunen iritziak oinarritzat hartuta, ‘Euskara irabazteko bidean‘ liburua plazaratu du BERRIAko kazetari Garikoitz Goikoetxeak (Elduain, Gipuzkoa, 1989). BERRIA, Elkar eta Jakin-ek elkarlanean sortutako Aleka bildumaren bigarren liburua da. Jarraitu irakurtzen…



Top