Belarriprestentzako formakuntza tailerra

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest izateko tresna eta aholkuak

Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dugu xede. Horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dute izena ematen duten ahobizi eta belarriprest guztiek. Belarriprest direnek, beraiekin euskaraz aritzeko gonbidapena egingo diete gainontzeko kideei. Kontua ez da euskararen alde egotea edo euskara jakitea / ulertzea, ariketa gauzatzeko prest egotea baizik.

Ariketa honek ez-ohiko egoerak sortuko ditu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezaten. Tresnak emateko, bi bide nagusi landuko ditugu: aholkuak zabaldu, komunikazio euskarrien bidez, eta tailerrak eskaini.

Ahobizientzako prestakuntza saioa

Helburua:

  1. Ahalik eta herritar gehien prestatzea, praktika berrietan eroso senti daitezen. Batez ere, euskalgintzan eta Euskaraldia batzordeetan murgilduta ez dauden herritarrentzako izango dira tailerrak egokiak.
  2. Borondatezko herritarren sarea trinkotzea, komunitatearen lanaren bidez, eta pertsona horiek eduki eta diskurtsoetan janztea.

Oharra:

Etortzeko asmoa baduzu komeni da izena ematea donostia@euskaraldia.eus helbidean.



Top