Europako Hizkuntzen mapa berrituaren ospakizun ekitaldia

2016 urtean zehar Tabakalera eta tren geltokiaren arteko horman ikusgai egon zen Bagerak eta Donostia 2016k elkarlanean sustatutako Europako hizkuntza-komunitateen egurrezko mapa handia. Bere tokitik kenduko zutenaren albistea hedatu zelarik, donostiarrek zioten estimua agerian geratu zen 2017 hasieran. Orain, Udalaren enkarguz, brontzezko mapa berria ezarriko dute lehengoaren kokapenetik oso gertu (Tabakaleraren Mandasko Dukearen kaleko aldean). Europako eta Donostiako hizkuntzen alde eta hauek bultzatzeko donostiarrek behin eta berriro erakusten duten grinagatik ospakizun xumea egingo dugu apirilaren 11ean 18:30etan mapa berriaren aurrean. Arte-lanaren egileen azalpenak ezagutuko ditugu eta musika zein beste sorpresa batzuez gozatuko dugu guregatik eta gure hizkuntzengatik.


Hizkuntzen mapa kendu dute

Pena handiz baina aurreikusi bezala mapa kendu dute

Hizkuntzen sentsibilizazio eta hausnarketa sustatzeko sortu zen EusKarriak proiektuan kaleratu zen lehen euskarria izan zen Europako Hizkuntzen Mapa. 2016ko martxoaren 10ean jarri zen instalazioa Nestor Basterretxea plazan.

Jarraitu irakurtzen…



Top