Donostiako Protokoloa

Abenduaren 17an, 11:30ean, hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa aurkeztuko da Kursaalen eta horretarako ekitaldi polita antolatu da. Europako hizkuntza gutxituen garapenerako tresna ezinbesteko izateko sortu den Protokoloari ongi etorria emateko aukera paregabea izango da. Momentu historikoa izango da, ez galdu aukera eta zatoz Kursaalera!

Europako hainbat gizarte eragilek azken urtean zehar egindako lanaren emaitza izango da abenduan Donostiako Kursaal jauregian aurkeztuko den Protokoloa. Izan ere, Bartzelonako Deklarazioa bultzatu eta sortu zenean markatutako ereduari jarraituz, gizarte eragileen protagonismoa izan da nagusi Protokoloaren osaketan. Kontseiluak Donostia 2016ren babesarekin sustatutako egitasmoa izan da.

Lortu doako sarrera hemen


Hizkuntza Eskubideak bermatzeko protokoloa

Aurkezpen ekitaldia

Abenduaren 17an hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa aurkeztuko da Kursaalen eta horretarako ekitaldi polita antolatu da. Momentu historikoa izango da, ez galdu aukera eta bete dezagun Kursaala!

Jarraitu irakurtzen…



Top