Ibilbideak euskaraz

Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da. Ibilbideak astearte eta ostiraletan egingo ditugu, ordu ta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Hala ere, eguraldiaren arabera malguak izango dira. Ibilbide hauen helburua kirola eginez euskaraz aritzea da.


Ibilbideak euskaraz

Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da. Ibilbideak astearte eta ostiraletan egingo ditugu, ordu ta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Hala ere, eguraldiaren arabera malguak izango dira. Ibilbide hauen helburua kirola eginez euskaraz aritzea da.


Ibilbideak Donostiatik euskaraz

Donostia hobeto ezagutzeko eta harremanak euskaraz sustatzeko beste proposamen bat egin nahi dizugu: Goizeko ibilaldiak euskaraz. Asmoa, astean bitan (goizez), ordu eta erdiko paseoak emanaz (10 kilometro) taldean euskaraz aritzea da.

Parte hartzea doakoa eta irekia izango da eta egunak izena ematen duzuenen artean adostuko dira. Beraz, interesa baduzu eman izena bagera@bagera.eus helbidean edo Bagera Elkartera deituz (943005074).


Mintzalaguna egitasmoak 25 urte

Gaur egun 400 lagunetik gora biltzen dira astero Donostian

Ikasturte honetan 25 urte beteko dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik. Donostiako Bagera elkarteko kideek sortu zuten egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Duela 25 urte, dozena bat lagun hasi ziren Donostian, eta gaur egun 400 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal Herrian, guztira 7.500 mintzalagun daude 120 herri eta hirietan.

Urteurrena ospatzeko, azaroaren 23an 19:00etan, Euskaraldia ekimenari hasiera emango dion ekitaldian, leku berezia eskaini nahi diogu Mintzalaguna egitasmoari Bulebarrean jarriko den karpan.

Ekitaldi berezi honen ondoren, luntxa izango da.


Ahobizi eta belarriprestentzako formakuntza saioak

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest eta ahobizi izateko tresna eta aholkuak

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest eta ahobizi izateko tresna eta aholkuak

Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dugu xede. Horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dute izena ematen duten ahobizi eta belarriprest guztiek.

Jarraitu irakurtzen…


Turismo eredua eta bere eraginak hizkuntzaren erabileran

Indarrean dagoen turismo ereduak dituen ondorio linguistikoei buruzko tailerra antolatu du Turismo ereduarekin kezkatutako Donostiarren plataformak Bagera Elkartean.

Elkar gaitezen eta eztabaida dezagun zein aukera eta arrisku dituen euskararentzat Donostian gertatzen ari denak.



Top