Euskaraldiko hasiera ekitaldia

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ariketa soziala praktikan jartzeko unea iritsi da, azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte, hain zuzen. Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dugu xede. Horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dugu izena eman duten ahobizi eta belarriprest guztiek. Oraindik ez duzula izena eman? Eta zeren zain zaude? (Izena eman nahi dut).

Euskal Herri osoan egingo den esperimentu soziala. 11 egunei elkarrekin hasiera emateko ekitaldia antolatu dugu 19:00etan Bulebarrean jarriko den karpan.

Ondoren luntxa egongo da.

Euskaraldia, prestakuntza saioa Loiolako Erriberan

Presta gaitezen 11 egunez euskaraz bizitzeko

11 egunetan egingo dugun ariketak ez-ohiko egoerak sortuko dizkigu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen parte hartuko dugunok gure buruak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezagun. Horretarako aholku saioak egingo ditugu. Tresnak partekatu eta gomendioak barneratzeko ordu eta erdiko saio batean.

Izen ematea: donostia@euskaraldia.eus

Top