Baietz 20 ordu/egun Intxaurrondon euskaraz

Euskararen erabilera aktibatu eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko egitasmoa prestatzen ari dira Intxaurrondoko hainbat eragileren artean.

Egitasmo honen bitartez, Intxaurrondoko egoera eraldatzeko baldintzak sortu nahi dituzte, eta lan hori bi fasetan egitea proposatzen dute: lehen fase bat martxoaren 31 eta apirilaren 1ean (20 ORDU EUSKARAZ) eta bigarren fase bat azaroaren 13tik abenduaren 3ra (20 EGUN EUSKARAZ)

Intxaurrondo auzoko diagnostikoa prestatu dute,  datu soziolinguistikoak, zein, soziodemografikoak kontuan hartuz.

Diagnostiko horretan oinarrituta euskal hiztun komunitateak orain arte bizirik irauteko giltzarriak izan diren gakoak kontuan izango dituen egitasmoa prestatu dute eta gizartearen gehiengoarentzat erakargarriak izan daitezkeen ideiak gaurkotu dituzte. Betiere, aurrez garatu diren beste egitasmo batzuen eskarmentutik abiatuta.

Egitasmo honekin honako helburu hauek bete nahi dituzte Intxaurrondoko talde eragileek:

  • Euskararen inguruan auzoko ahalik eta jenderik gehiena biltzea.
  • Intxaurrondoko euskaltzaleak elkarrengana biltzea.
  • Euskaldungoa aktibatzea, ahalduntzea, euskaraz hitz egiteko dauzkan aukera balia ditzan, harro, konplexurik gabe eta lasai. Gehiengoa jarreraz alde dago, gehiengoak ulertzen du, gakoa euskarari eustea da, gaztelaniara lerratu gabe.

Egitaraua:

Baietz 20 ordu eskaraz Intxaurrondon

Korrika badator eta erronka gainean dago

Korrikak datorren astean emango dio hasiera eta Intxaurrondotarrok, auzoari proposatutako erronka ere gainean da!!!
Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronkari aurre egiteko, auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanakoen artean biltzen aritu dira eta proposamen ugari dituzte konpartitzeko!! Jarraitu irakurtzen…

Top