Bageraren urteurrenaren aurkezpena

Abenduaren 14an, Bagera Elkarteak 25 urte beteko ditu eta urte adierazgarria izanik, 2016 urtea, elkartearen oinarriak sendotu, freskatu eta egungo errealitatera egokitzeko baliatu dugu. Urtean zehar jarduera ezberdinak egin ditugu elkarteak dituen eremuetan birsortzeko eta berrasmatzeko ahaleginetan.

Guzti honen berri eman asmoz, gustu handiz, abenduaren 14an arratsaldeko 18:00etan, Bagera elkartera gonbidatu nahi zaitugu antolatu dugun aurkezpen lunchera, bertan urteurrena aurkeztuko dugu.


Bagera 25. urtez umore ona zabaltzen

25 urte beteko ditu gaur Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak

1991ko abenduaren 14an sortu zen donostiar euskaltzale batzuen ekimenez eta ilusioz, indarrak bildu eta euskararen normalizazioaren alde lan egiteko asmoz. Helburu argia zuen bere sorreran: Donostian euskaraz bizi ahal izateko, bertako euskaltzaleen elkarlana bideratuko zuen elkartea izatea; adin, iritzi, egoera, ideologia eta kolore guztietako euskaltzaleak biltzea eta Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizitza ematea.

Jarraitu irakurtzen…



Top