Bagera 25. urtez umore ona zabaltzen

25 urte beteko ditu gaur Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak

1991ko abenduaren 14an sortu zen donostiar euskaltzale batzuen ekimenez eta ilusioz, indarrak bildu eta euskararen normalizazioaren alde lan egiteko asmoz. Helburu argia zuen bere sorreran: Donostian euskaraz bizi ahal izateko, bertako euskaltzaleen elkarlana bideratuko zuen elkartea izatea; adin, iritzi, egoera, ideologia eta kolore guztietako euskaltzaleak biltzea eta Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizitza ematea.

Jarraitu irakurtzen…


Hiri euskaldun, anitz eta herrikoiago bat nahi?

Guk, nork bestela

Irudikatu ezazu euskaraz bizi den Donostia bat, bizitzari kantatzen diona, nolako festak nahi dituen erabakitzen duena. Elkarren gertuko sentituko diren hiritarrez jositako Donostia bat, jende interesgarria ezagutzeko topalekuaz josia, auzoak ongi zainduko dituena.

Jarraitu irakurtzen…


Mural parte hartzailea Altzan

euskarriak logotipoa

EusKarriak Bagera Elkarteak eta Donostia2016 Fundazioak elkarlanean sortutako egitasmoa da. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa eragin nahi du egitasmo honek, eta horretarako, kalean kokatuko diren EUSKARRIAK erabiliko dira.

Dagoeneko 4 euskarri sortu eta kalean ikusgai jarri ditugu (hizkuntzen mapa, hiztegi makina, hiztegitxoak eta Añorgako murala). Oraingoan, kaleko artea erabiliz mural bat egin nahi dugu euskarak Altzan ere arnasa har dezan. Horrekin batera, altzatarren parte hartzea bultzatu nahi dugu.


Iriki Atia: Erleak eta erlezaintza

Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean BAGERAren egoitzan, Iriki Atiaren programaren barruan, Erleek eta erlezaintzak polinizazioan eta naturan duten garrantzia azalduko digu Erlemundua taldeko Aitor Zabalak. Besteak beste, ezti gozoa dastatzeko aukera ere izango dugu.

Saio irekia eta doakoa da baina izena aurrez  aurretik eman behar da bagea@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonora deituz.

Antolatzailea: Donostiako Aek

Laguntzailea: BAGERA Elkartea


Elkarrizketa Filosofikoak

Elkarrizketa Filosofikoak

Apirilaren 4an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era Urrats Euskaltegian (Amezketarrak kalea, 12) izango da BAGERA Elkartearen hurrengo elkarrizketa filosofikoa.

Eztabaidatzeko gaia:  Aberria, Hizkuntza, Etika.  Aurreko Elkarrizketaren jarraipena (Literatura, Historia, Desideologizazioa, Subjektua).

Oinarria:

– ELKAR-HIZKETA, Joseba Sarrionaindiari Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak egindako elkarrizketa. Idazki honetan agertzen diren kontzeptuen inguruko eztabaida.

– Antxon Mendizabalen “Nuestra lucha ideológica”artikulua (GARA 2016ko urtarrilak 29).

– Pako Aristiren “Piramide baten historia” artikulua (BERRIA 2016ko otsailaren 7a).

– Jose Manuel Odriozola “Ezkerra eta nazio askapena” (BERRIA, 2016ko martxoaren 9a).

Antolatzailea: BAGERA Elkartea.

LAGUNTZAILEA: Urrats euskaltegia.


Jardunaldiak

Sentitu, pentsatu eta egin!


Buletina

bageraren eta euskararen inguruko berriak


Behaketak

Donostiako jaialdietako hizkuntza erabileraren neurketa


Artxibategia

Euskararen inguruko artikuluak, irakurgaiak, idazkiak, bitxikeriak… topatuko dituzu hemen



Top