25 urte 25 bidelagun

Lagun gaitzazu zerrenda osatzen

25  norbanako, talde edo elkarteren aitortza egin nahi dugu

Lagun gaitzazu zerrenda osatzen!

Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak 25 urteko ibilbidea egin du. Urte horietan zehar bidelagun izan ditu hainbat pertsona, talde, esperientzia zein praktika.

Elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunarekin batera, lan horietan aritu diren edo, egun, horretan jarraitzen duten, norbanako, talde edo ekimenak ekarri nahi ditugu gogora eta merezi duten aitortza egin.

Hala, azaroaren 18an egingo dugun ospakizun festan aukeratutako 25 aitortza horiei tokia egingo diegu.

Egin zure proposamena hemen

 


Bagera NOR, 25 urte beste Donostia eraikitzen

12 hilabete 11 arlo

Duela 25 urte elkarren artean bildu ziren donostiar batzuen ilusio, indar, gogo eta kemenari esker sortu zen Donostiak behar zuen euskaltzaleen elkartea. Fruitu asko eman ditu orain arteko ibilbideak. 25 urte betetzen direla eta, aukera eta parada ona ikusi da elkartean atzera begiratu eta nondik gatozen birgogoratzeko. Atzera begiratze hori, baina, aurrera begiratzeko ere probestu nahi dugu, eremuz- eremu zer lortu nahi dugun zehazteko.

Jarraitu irakurtzen…



Top