Ibilbideak Donostiatik euskaraz

Donostia hobeto ezagutzeko eta harremanak euskaraz sustatzeko beste proposamen bat egin nahi dizugu: Goizeko ibilaldiak euskaraz. Asmoa, astean bitan (goizez), ordu eta erdiko paseoak emanaz (10 kilometro) taldean euskaraz aritzea da.

Parte hartzea doakoa eta irekia izango da eta egunak izena ematen duzuenen artean adostuko dira. Beraz, interesa baduzu eman izena bagera@bagera.eus helbidean edo Bagera Elkartera deituz (943005074).


Mural parte hartzailea Altzan

euskarriak logotipoa

EusKarriak Bagera Elkarteak eta Donostia2016 Fundazioak elkarlanean sortutako egitasmoa da. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa eragin nahi du egitasmo honek, eta horretarako, kalean kokatuko diren EUSKARRIAK erabiliko dira.

Dagoeneko 4 euskarri sortu eta kalean ikusgai jarri ditugu (hizkuntzen mapa, hiztegi makina, hiztegitxoak eta AƱorgako murala). Oraingoan, kaleko artea erabiliz mural bat egin nahi dugu euskarak Altzan ere arnasa har dezan. Horrekin batera, altzatarren parte hartzea bultzatu nahi dugu.



Top