Helduentzako antzerki ikastaroa

Euskara praktikatzeko beste modu bat

Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 29tik ekainaren 17ra arte izango da (astelehenetan 18:00etatik 19:30era). Orotara 8 saio.

Beste modu bat euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko, animatu eta parte hartu!

Izen ematea: bagera@bagera.eus / 943005074

Izen emate epea: apirilaren 28ra arte

Ikastaroaren prezioa: 20 euro / Bagerakideak, langabetuak eta ikasleak 15 euro


Izarrak Plazara 12-17 urte

Artista berrien bila

12 eta 17 urte dituzu?

Musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea… gogoko duzu? Hementxe duzu aukera paregabea zure abilezia erakusteko!

Jarraitu irakurtzen…



Top