Euskaraldiko hasiera ekitaldia

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ariketa soziala praktikan jartzeko unea iritsi da, azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte, hain zuzen. Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dugu xede. Horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dugu izena eman duten ahobizi eta belarriprest guztiek. Oraindik ez duzula izena eman? Eta zeren zain zaude? (Izena eman nahi dut).

Euskal Herri osoan egingo den esperimentu soziala. 11 egunei elkarrekin hasiera emateko ekitaldia antolatu dugu 19:00etan Bulebarrean jarriko den karpan.

Ondoren luntxa egongo da.


Mintzodroa Euskaraldian

Nazioarteko Euskararen egunean antolatzen dugun Mintzodromoa azaroaren 23an izango da Bulebarrean egongo den karpan Euskaraldiaren lehen egunarekin batera. Ohiko bi Mintzodromo izango dira 09:30etan eta 10:30etan eta 12:00etan beste Mintzodromo berezi bat izango da ahobizi eta belarriprestek parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko azaroaren 20rako konfirmatu beharko diguzue 943005074 telefonoan edo mintzalaguna@bagera.eus helbidean.

 


Ahobizientzako prestaketa saio arinak

Jaso 11 egunetan zehar ahobizi izateko tresna eta aholkuak

Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dugu xede. Horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dute izena ematen duten ahobizi eta belarriprest guztiek. Ahobizi direnek euskaraz egingo diete ulertzen duten kide guztiei, 11 egunez, aurrez aurre zein telefono, email edo sare sozialen bidez.

Ariketa honek ez-ohiko egoerak sortuko ditu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezaten. Tresnak emateko, bi bide nagusi landuko ditugu: aholkuak zabaldu, komunikazio euskarrien bidez, eta tailerrak eskaini.

Ahobizientzako prestakuntza tailerra

Helburua:

  1. Ahalik eta herritar gehien prestatzea, praktika berrietan eroso senti daitezen. Batez ere, euskalgintzan eta Euskaraldia batzordeetan murgilduta ez dauden herritarrentzako izango dira tailerrak egokiak.
  2. Borondatezko herritarren sarea trinkotzea, komunitatearen lanaren bidez, eta pertsona horiek eduki eta diskurtsoetan janztea.

Oharra:

Etortzeko asmoa baduzu komeni da izena ematea donostia@euskaraldia.eus helbidean.



Top