Euskaraldia, prestakuntza saioa Loiolako Erriberan

Presta gaitezen 11 egunez euskaraz bizitzeko

11 egunetan egingo dugun ariketak ez-ohiko egoerak sortuko dizkigu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen parte hartuko dugunok gure buruak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezagun. Horretarako aholku saioak egingo ditugu. Tresnak partekatu eta gomendioak barneratzeko ordu eta erdiko saio batean.

Izen ematea: donostia@euskaraldia.eus

Euskaraldia, prestakuntza saioa Egian

Ahobizi eta belarriprestentzako formakuntza saioak

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest eta ahobizi izateko tresna eta aholkuak

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest eta ahobizi izateko tresna eta aholkuak

Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dugu xede. Horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dute izena ematen duten ahobizi eta belarriprest guztiek.

Jarraitu irakurtzen…

Euskaraldiaren aurkezpena Kresalan

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Parte Zaharrean ere ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa.

Egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak ematea, euskararen erabilera areagotzea eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da ekimenaren helburua. 11 egun horietan zehar, Parte Zaharreko bizilagunak ahobizi eta belarriprest bihurtzea da asmoa, eguneroko harremanetan euskaraz arituz ulertzen duten auzotar guztiekin.

Horretarako, euskaraldiak elkarlana du ardatz; elkarlana, tokian tokiko eragileen eta auzotarren artean. Izan ere guztiok dugu egitekoa euskararen erabilera areagotzeko.

Herri ekimenetik abiatutako egitasmo hau aurkezteko, apirilaren 25ean, 19:00tan, Kresalan burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Eragile, elkarte zein norbanakoei zuzendu nahi diegu deialdia. Guztien artean eraiki dezagun Parte Zaharra euskalduna!

Euskaraldiaren aurkezpena Amara Berrin

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Amara Berrin ere ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa.

Amara Berrin herri ekimenetik abiatutako egitasmo hau aurkezteko, Berritsu Amara Berriko Euskara Batzordeak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak apirilaren 18an, 19:00tan Ikasbide Kultur Elkartean (Isabel II. 15, behea) elkarlanean burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu eta zuen entitateko (elkarte, eragile) ordezkari bat bertaratzea proposatzen dizuegu. Guztien artean irudikatu dezagun Amara Berri euskalduna!

Euskaraldiaren aurkezpena Parte Zaharra

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Aieten ere ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa.

Egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak ematea, euskararen erabilera areagotzea eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da ekimenaren helburua. 11 egun horietan zehar, Aieteko bizilagunak ahobizi eta belarriprest bihurtzea da asmoa, eguneroko harremanetan euskaraz arituz ulertzen duten auzotar guztiekin.

Horretarako, euskaraldiak elkarlana du ardatz; elkarlana, tokian tokiko eragileen eta auzotarren artean. Izan ere guztiok dugu egitekoa euskararen erabilera areagotzeko.

Herri ekimenetik abiatutako egitasmo hau aurkezteko, apirilaren 12an, 19:00tan, Parte Zaharreko Kriptan (San Jeronimo kalean) burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Eragile, elkarte zein norbanakoei zuzendu nahi diegu deialdia. Guztien artean eraiki dezagun Aiete euskalduna!

Euskaraldia batzar irekia Altzan

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko da Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan.

Altzan ere ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa.

Altza Hadi! herri ekimenetik abiatutako egitasmoaren jarraipena izango den egitasmo hau aurkezteko, APIRILAREN 10ean, 18:00etan, CASARES KULTUR ETXEAN burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu eta zuen elkarte edo eragileko ordezkari bat bertaratzea proposatzen dizuegu. Guztien artean eraiki dezagun Altza euskalduna!

Top