Soziolinguistika solasaldiak

Euskararen egoera aztergai

Adituen parte hartzearekin euskara ardatz duten solasaldi saioak

Saioen metodologia parte hartzean oinarritua

Hileko bigarren asteartean San Telmo Museoan izaten dira soziolinguistika solasaldiak eta Joxe Manuel Odriozola da solasaldien gidaria. Jorratuko diren gaiak solasaldietan parte hartzen dutenen artean proposatu eta erabakiko dira. Lehen aukeraketa hau ez da itxia izango, saioek aurrera egin ahala, partaideek horrela ikusiz gero gaien lanketa zerrenda moldatu ahal izango dute. Solasaldietan iritziak, kezkak, ekarpenak, ezagutzak… elkartrukatuko ditugu. Aurrez, gaiarekin lotutako irakurgaiak eskainiko dira lagungarri izateko. Gaiaren garrantzia kontuan izanik, adituak ere ekarriko ditugu. Saioak pertsona orori irekiak dira.

Soziolinguistika saioen helburuak

Euskararen berreskurapenean eraginkorrak izateko formazio teorikoa eskuratzeko soziolinguistika gaien inguruan hausnartzeko gunea irekitzea

– Soziolinguistikazko gutxieneko ezagutza eskuratzeko bidea eskaintzea.

– Euskararen egoeraz eta bere berreskurapen moduei buruz dauden iritziak eta proposamenak ezagutzeko aukera eskainiko da ere.

– Norberak egindako hausnarketak eta dituen jakin-nahiak interes-gai berbera konpartitzen duten beste pertsonekin elkar trukatzeko gunea izango da.

– Helburu nagusiak aipatutakoak izanda ere, hausnarketen mailak eta kalitateak ahalbidetuz gero, saioek beste bi emaitza eskaini lezakete gutxienez:

– Interesgarriak badira ateratako ondorioei oihartzun publikoa ematea (aldizkari espezializaturen batean, hedabideetan artikuluren bat, … ). Saio bakoitzaren ondoren baloratuko da egitekotan non eta nola egin.

– Egitasmo zehatzak sortu edo abiatzeko proposamenak sortzea. Saioen ondorio baliagarrien artean, Donostian bertan edo Donostiatik Euskal Herrira gauzatu daitezkeen egitasmoak proposatu litezke. Hauek sortzekotan, Bageran baloratu beharko genuke horiei heltzea edo bestelako bide ematea.

Elkarrizketa ardatz

baina garrantzitsuena parte hartuko duten herritarrek beraiek azalduko dituzten iritziak, eta saioetan sortuko den elkar eragintza izango da.

Euskararen berreskurapenean eraginkorrak izateko formazio teoriko egokia eskuratzea, atzerriko esperientziak ezagutzea, eta, oro har, gaiaren inguruko hausnarketak elkar trukatzea ezinbestekoa da. Helburu honekin, ekimen ezberdinak ezagutzen ditugu gure herrian eta Bageraren Soziolinguistika Solasaldiekin lortu nahi duguna, euskaldun orori erakargarria izan ahal zaion moduan, bai hizkera aldetik, bai formatu aldetik, euskararen inguruan zehazki hausnartzeko gunea irekitzea da.


Soziolinguistika saioen argazkiak

Top