San Joan Sortak

San Joan Gau magikorako lore sortak prestatuz

Mendeetan zehar egon den ohitura berreskuratu nahian, lore sortak banatuz

San Juan suaren argazkia

Mito, erritu eta emozioz beteriko gaua

Udako solstizioa ekainaren 21ean izan arren, erlijioaren eraginez, San Joan bezperan ospatzen da ekainaren 23an. Gau berezia da, magikoa. Mito, errito eta emozio handiko jarduerak biltzen dira haren ospakizunaren inguruan. Sua da protagonista nagusia, sua baita garbitasunaren sinbolo eta bidea.

Nola osatu San Joan Lore Sorta

San Joan bezperan jasotako hainbat landarerekin osatzen da San Joan sorta

Ohiturak dionez, arau horiek kontuan izanik egin behar da sorta. Berak naturaren indarra jasotzen du, eta, etxean gordez gero, sorgin eta izpiritu gaiztoengandik babesten omen gaitu. Urte osoan izan behar da etxean. Ekaitz handia balitz, etxea babestuko genuke sorta zati bat erreta. Urteko osasuna ere ziurtaturik omen dago lore-sorta etxean izanda. Hurrengo urteko San Joanetan sorta zaharra ekarri eta surtara bota behar da; berriak ordezkatu du erretakoa, eta, hala, ondorengo urtean ere etxea eta etxekoak babestuak izango dira.

San Joan Lore Sorta osatzeko loreak

San Joan Lore Sorta behar bezala osatzeko honako lore eta landare hauek bildu behar dira:

Usaina duen lorea: arrosa edo mihilua (foeniculum vulgare).

Fruitua ematen duen landarea:urteko uzta oparoa izan dadin galburua, arto landarearen zatia, babarrun edo patata hostoa…

Basoko landare edo zuhaitz-hostoak: garoa, lizarra…

San Joan lorea: bitxilorea da Gipuzkoan (Leucantenum); bilatu ezean, edozein lore erabil liteke haren ordez.

Erramua: Gipuzkoako herri askotan sortari erramua ere erants lekioke, ezen erramua osagai magiko garrantzitsua izaten baita




San Joan Loreak argazkiak

Top