Mintzakuadrillak

Gazte kuadrillak euskaraz

Gazteak gara eta euskara hobetu nahi dugu, akachak egiteko beldurrik gabe

Euskara egin nahi duten gazteak elkartuz

Euskara egin nahi duten gazteak elkartuz Donostiako gazte gehienok euskaraz dakigun arren, gero ez dugu erabiltzen hainbeste. Eskolan ikasi genuen euskara, baina kostatu egiten zaigu euskaraz hitz egitea. Askok, ez dugu ohiturarik lagunekin euskaraz hitz egiteko, edo aukera gutxi izaten dugu euskaraz hitz egiten duten beste gazte batzuekin elkartzeko. Hau ikusita motorrak martxan jarri eta astean behin euskaraz hitz egiteko biltzea erabaki genuen lagun batzuek. Hizkuntzak erabiliz hobetzen direlako. Eta lasai hanka sartuz. Gaztea bazara eta euskara hobetu nahi baduzu, edo beste gazte batzuei

Zer da mintzakuadrillak?

astero euskaraz hitz egiteko elkartzen diren kuadrillak, era honetan mintzapraktika sustatzen

nor? Lagun-talde naturalak, kirol taldeak, bakarkakoek osatzen dituzten taldeak

non? Guztiz librea: tabernan, entrenamenduan, paseoan….edonon!!!

noiz? Astean behin ordubete gutxienez

 

akachak akats euskara hobetuz!

Nahi duguna euskara hobetzea da. Eta akachak akats hobetuko dugu.

Euskaraz okerrago hitz egiten duten gazteak gehiago dakitenekin elkartuta. Gazteak gazteekin, gure planak eginez eta gure kontuei buruz hitz eginez. Hitz eginez, elkarbanatuz, euskara praktikatu eta lagunak egin. Parte hartu eta primeran pasako dugu!


Top