Memelariak

#memelariak: euskal meme lehiaketa

barre egin, partekatu sareetan eta irabazi sari ederrak !

KAR KAR KAR iritsi dira #memelariak

Nork esan zuen euskarak txukuna eta garbia izan behar zuela? Egin dezagun barre euskaraz. Euskarari darion seriotasun eta zuzentasun zama kendu eta KAR KAR KAR! Barreak egin teknologi eta irudikapen modu berriak erabiliz. Gaztetu, mugitu sareetan, elkarbanatu, ironiaz mintza gure buruez, garaiko kontuez eta, zergatik ez? Euskara beraren berezitasunez ere! Erantzun umorez. Jarri egunerokoari begirada bihurria txantxa, txiste eta keinu irribarretsuen bidez.
Gureak ere badirelako gainontzeko hizkuntzetan ohikoak diren tresnak, astindu hizkuntza!

Partekatu zure memeak!

#memelariak deialdietan parte hartu eta sariak irabazi!

Urtean zehar memelari lehiaketak egingo dira eta memerik onenak sarituak izango dira Bageraren dendako produktuekin. Egon adi deialdi berrietara eta parte hartu #memelariak ekimenean. Facebook eta twitter bidez egingo dira #memelariak traolaren bidez.


Top