Laborategia

Proiektu sortzaileak egiteko espazioa

Gure jarduna esparru berrietara eramateko, kanpo-eragileekin proiektu berriak martxan jartzeko gune esperimentala

Proiektu berriak martxan jartzeko lekua

Euskaratik eta euskaraz abiatuko diren proiektuak sortzeko sorkuntza espazio dira. Proiektu berri eta berritzaileen abiapuntua. Esperimentaziorako, ordura arte landu gabeko gaiak edo eta aurrez landutako gaiak aztertu eta berraztertu eta bestelako ikuspegi eta metodologia bidez tratatzeko aukera emango duen espazioak izango dira. Teoria eta praktika eskutik helduta ibiliko diren gunea.

Esperimentazioa, frogak eta berrikuntza

Sortzeko, esperimentatzeko, frogatzeko, irudikatzeko, asmatzeko eta, batez ere, egiteko lekua dira laborategiak.

Proposatutako arazoei soluziobidea bilatzeaz harago, eskaera bera zalantzan jarri eta aukera berriak bilatzea du helburu. Parte hartzen dugun beste hainbat proiekturen moduan, egitea berak definituko du osotasuna eta emaitza. Lan-saioak Bagerako espazio naturaletik kanpo ere agin daitezke, testuinguruak aldatzeak ideia berri eta ikuspegi berriak lantzeko aukera irekitzen baitu.

Talde lanean irudimena askatzeko jarduerak bultzatuz: landa-lana, antzeko kasuak aztertu; hartzaileen lekuan jarri, helburuak birformulatu, ideiak garatu, akatsak berrerabili, proposamen zehatzak landu eta burutu; barneko egiturak berrirakurri eta berridatzi ekintza sortzaile edo artistiko zehatzen bidez eta inguruarekin harremanean egonez.

 

2016 LABORATEGIAK

2016 urtean honako laborategi hauek jarri ditugu martxan:

BAGERA 25.0

Birsortzeko eta berrasmatzeko beharra sentitzen du Bagerak bere 25 urteurrenaren atarian. Hori dela eta, aldaketa prozesuan murgildu da bete-betean bide emanez urteetan landu diren hausnarketei. Aldaketa norantz eta zein ekintzen bidez egin frogatuko da laborategi honetan.

Prozesua martxan jartzeko DSS2016-k antolatutako Hibriladiak proiektuaren barnean, Bigara sortzaile taldearekin kolaboratu da.

HASIALDIA

Donostiako helduen aisialdiko eremuan euskararen erabilera nola sustatu. Estrategiak sortzeko sormen espazioa. Aisialdia hizkuntza normalizaziorako tresna moduan ulertuta, arlo honetan dauden gabeziei aurre egingo diegu. Aisialdia banatzen da gune natural eta antolatuetan, eta asmoa, bi eremuetan eragitea izango da. Esku-hartze esparruak definituko ditugu. Tresnak, berriz, pertsonen nahiak asetzen dituzten ekintza multzoak izango dira.


Laborategietako argazkiak

Top