Elkarrizketa Filosofikoak

Filosofia aztergai

Parte hartzaileen ekarpenekin osatzen diren elkarrizketak

Euskara eta Filosofia

2011. urtean hasi ginen, Bagerak antolaturik eta Urrats Euskaltegiak lagunduta egitasmo honekin. Baina baten batek galde dezake, Bagerak ba al du zerikusirik Filosofiarekin? Bageraren jarduna ez al da Donostian euskararen erabilera bultzatzea? Bai noski! Eta hori bera delako Bageraren muina, antolatu genituen Elkarrizketa Filosofikoak. Edozein tokitan eta edozein gairi buruz euskaraz mintzatzea dugulako helburua. Elkarrizketak giro lagunkoi eta konfiantza gune batean ematen dira Urrats Euskaltegian hilabeteko lehen astelehenetan.

Etika, morala, estrategia politikoa, boterea, hizkuntza, gizartea eta gizabanakoa, identitatea, subjektibitatea/objektibitatea, trantsizioa, aldaketa soziala, nazionala, kulturala, linguistikoa izango dira aztergai.
Urrats Euskaltegian hilabeteko lehen astelehenetan aurkituko gera Elkarrizketa Filosofikoetako gai berriak lantzeko.

Urrats
Amezketarren kalea, 12 – behea
Donostia
Gipuzkoa, 20011


Elkarrizketa Filosofikoetako argazkiak

Top