MintzaTXOTX

Aurtengoa ere Mundiala izango da! Mintza-Txotx 2019, otsailaren 23an Lesakan.

Datorren otsailaren 23an, Donostia, Hondarribi, Irun, Doneztebe, Elizondo, Iruñea eta Lizarrako mintzalagunok, aurtengoan zazpigarrenez, MINTZA-TXOTX! eguna, ospatuko dugu Lesakako Linddurrenborda sagardotegian. Aurrez bisita gidatua izango da Lesakan bertako margolari batek egingo ditu gidari lanak.

Mintzalagunek, Solaslagunek, Mintzakideek eta etorri nahi duen orok, aukera paregabea izango dute, lagun giroan, euskara praktikatzeko eta sagardo eta jaki goxoez gozatzeko.

Izan ere ekintza erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du eta.

Izena emateko eguna otsailak 15 izango da,  eta ondorengo loturan klikatuta egin behar da: https://goo.gl/forms/vpKSAStKFYhcMZVy1

Sagardotegia, bisita eta autobusaren prezioa 38 euro izango da.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top