Mintzalaguna egitasmoa 2016-2017

Mintzalagunen izen ematea urriaren 1etik aurrera

konturatzerako euskaraz

2016-2017 Mintzalagunen matrikulazio kanpaina abian da eta parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 21era izango da.

Izen ematea:

Bidelaria Bidelaguna

Bidelaria=euskara praktikatu nahi dut  Bidelaguna=euskara praktikatzen lagundu nahi dut

Zer da Mintzalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da.

Nola funtzionatzen du?

3-4 laguneko taldeak osatzen dira.

Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.

Taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute: tabernan, hondartzan, pasealekuan, kiroldegian….

EKINTZA OSAGARRIAK:

Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, Donostiako euskaldunon sarea handitzeko asmoz.

Nola parte hartu?

Mintzalagunean bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).

Modu batera edo bestera parte hartzeko interesa baduzu, urriaren 1etik 21era da izen ematea. Eta praktikatu nahi dutenen kasuan 25 euro ordaindu behar dute ikasturte osoa ES33 30350092570920042476 Euskadiko Kutxako zenbakian (kontzeptuan izen-abizenak jartzea beharrezkoa da).

Izena emateko  webgunearen bidez urriaren 1etik aurrera martxan jarriko dugun formularioa betez edo gure egoitzan egin daiteke urriaren 1etik aurrera.

Informazio gehiagorako mintzalaguna@bagera.eus edo 943005074 telefonora deitu daiteke.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top