Izarrak Plazara 2019

Izena emateko epea zabalik da!

Egitasmoaren helburua gazteak elkarrekin ondo pasatuz sormen artistikoa euskaraz sustatzea da. 5-17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua dago eta izen ematea zabalik da martxoaren 22a arte.

Aurten, Izarrak Plazara lehiaketaren 8. edizioa izango da. Ekimena Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara batzordetik sortu zen 2012 urtean, eta gaur egun, Bagera Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin, Donostiako Gazteria sailarekin eta Donostia Kulturarekin batera antolatzen du.

Izarrak Plazara egitasmoan parte hartzeko kontuan hartu beharrekoak:

Bi adin tarte bereziko dira: 5-11 urte bitartekoak eta 12-17 urte bitartekoak

5-11 urte bitartekoek :

Donostiako Haur Txokoen bidez eman beharko dute izena. Udal Haur Txokoen informazioa ikusi

12-17 urte bitartekoak:

  1. Taldeak: Bakarka edo taldean parte hartu daiteke. Taldea neskaz eta mutilez osatua izatea baloratuko da.
  2. Denbora: Pertsona edo talde bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztuko du, eta gehienez 5 minutuko iraupena izango du.
  3. Hizkuntza: Aurkezpenak eta ikuskizunak euskaraz izango dira. Abilezia erakusteko musika lagungarri gisa erabiliz gero, esaterako dantza egiteko, musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan ahalko da, eta euskaraz izatea baloratuko da.
  4. Eskubideak: Ez da onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen ikuskizunik.
  5. Baimenak: Parte hartu nahi duenak gurasoen baimena sinatua ekarriko du (ikusi eranskina).

Izena ematen dutenek casting bat egin beharko dute apirilaren 5ean edo 6an Etxarrienen (Martutene), eta horietatik, emanaldi nagusirako 6 bakarlari edo talde aukeratuko dira. Emanaldi nagusi hori Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dute, ekainaren 2an Alderdi Ederreko eszenatokian. Horretaz gain, castingean aukeratutakoek aditu talde baten laguntzaz euren ikuskizunak hobetu ahal izango dituzte, tailer batzuek bidez. Adituak ondorengoak dira: Ainhoa Aierbe (aktorea), Jabi Rodil (Ze esatek! musika taldeko abeslaria) eta Edu Muruamendiaraz (dantzaria). Lan saio horiek, Kontadoresen egingo dira apirilaren 18an eta 25ean.

Izen ematea hemen


Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top