Izarrak Plazara 2018

Izarrak Plaza ekimenean parte hartzeko izen-emate epea zabalik da

Musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea… gogoko duzu? Hementxe duzu aukera paregabea zure abilezia erakusteko!

Izarrak Plazara ekimenaren helburu nagusia gazteak elkarrekin ongi pasatzea da, eta euskarazko sormen artistikoa eta euskal kulturgintzaren kontsumoa bultzatzea.

Taldeka edo bakarka har daiteke parte eta ikuskizunak originalak edo modatutakoak izan daitezke.

Izarrak Plazara ekimenak bi kategoria izango ditu:

12-17 urte bitartekoak

Izena ematen dutenek casting bat egin beharko dute apirilaren 13an Kontadoresen, eta horietatik, emanaldi nagusirako 6 bakarlari edo talde aukeratuko dira. Emanaldi nagusi hori Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dute, maiatzaren 27an. Castingean aukeratutakoek aditu talde baten laguntzaz euren ikuskizunak hobetu ahal izango dituzte, tailer batzuek bidez. Adituak ondorengoak dira: Ainhoa Aierbe aktorea, Jabi Rodil  musika taldea eta Edu Muruamendiaraz dantzaria. Tailer horiek, Kontadoresen egingo dira apirilaren 24tik maiatzaren 18ra bitartean.

Izen ematea eta informazioa:

Olatu Talka jaialdiko webgunean dagoen formularioa bete beharko dute.

Epea:

Martxoaren 17ra arte.

Castingaren data:

Apirilaren 13an

Emanaldi nagusirako eguna:

Maiatzaren 27an

Informazio gehiago: bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakian.

Oinarriak irakurri

5-11 urte bitartekoak

Izen ematea

Donostiako Udal Haurtxokoetan izango dute izena emateko aukera.

Epea

Martxoaren 17ra arte.

Emanaldia

Maiatzaren 26an Larratxo Kultur Etxean

Oharra:

Azkenik, gogoratu parte hartu nahi duten guztiek gurasoen edo tutorearen baimen inprimakia bete behar dutela. 5-11 urte artekoek Haurtxokoetan dute inprimakia eta 12-17 urtekoek hemen. Baimena casting egunean eraman beharko da, sinatuta.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top