Izarrak Plazara 2017

Izarrak Plaza ekimenean parte hartzeko izen-emate epea zabalik da

5 eta 17 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako Izarrak Plazara proiektuan izen-emate epea ireki da.

Musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea… gogoko duzu? Hementxe duzu aukera paregabea zure abilezia erakusteko!

Izarrak Plazara ekimenaren helburu nagusia gazteak elkarrekin ongi pasatzea da, eta euskarazko sormen artistikoa eta euskal kulturgintzaren kontsumoa bultzatzea.

Izarrak Plazara ekimenak bi kategoria izango ditu:

12-17 urte bitartekoak

Izen ematea:

Olatu Talka jaialdiko webgunean dagoen formularioa bete beharko dute.

Epea:

Martxoaren 17ra arte.

Castingaren data:

Apirilaren 7a

Emanaldi nagusirako eguna:

Maiatzaren 21a

Oharra:

Izena ematen dutenek casting bat egin beharko dute apirilaren 7an Kontadoresen, eta horietatik, emanaldi nagusirako 6 bakarlari edo talde aukeratuko dira. Emanaldi nagusi hori Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dute, maiatzaren 21ean. Castingean aukeratutakoek aditu talde baten laguntzaz euren ikuskizunak hobetu ahal izango dituzte, tailer batzuek bidez. Adituak ondorengoak dira: Ainhoa Aierbe aktorea, Twin Melody musika taldea eta Edu Muruamendiaraz dantzaria. Tailer horiek, Kontadoresen egingo dira apirilaren 24tik maiatzaren 18ra bitartean.

5-11 urte bitartekoak

Izen ematea

Donostiako Udal Haurtxokoetan izango dute izena emateko aukera.

Epea

Martxoaren 17ra arte.

Emanaldia

Maiatzaren 20an Aiete Kultur Etxean

Oharra:

Parte-hartzaileek entseguak izango dituzte apirilaren 4tik maiatzaren 12ra, euren emanaldia behar bezala prestatu ahal izateko, eta maiatzaren 20an Aiete Kultur Etxean egingo dute azken emanaldian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango dute entseguetara agertzea. Izen emandako jende kopuruaren arabera egun berean beste emanaldi bat egingo da Etxarrienen.

Azkenik, gogoratu parte hartu nahi duten guztiek gurasoen edo tutorearen baimen inprimakia bete behar dutela. 5-11 urte artekoek Haurtxokoetan dute inprimakia eta 12-17 urtekoek hemen. Baimena casting egunean eraman beharko da, sinatuta.

Parte hartzeko oinarriak hemen

Informazio gehiago:

Bagera Elkartean: bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonora deituz.

Olatu Talka: www.olatutalka.eus

 

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top