Irakurketa Erraza talde berria

Asteazkenetan Koldo Mitxelenako liburutegian

Irakurketa Erraza Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Nuria Marti Constansen “Su tranpa” irakurriko dugu.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

DATA: otsailaren 6tik martxoaren 13ra (asteazkenero)
ORDUA:
19:00etatik 20:00etara
TOKIA:
Koldo Mitxelena Liburutegia

Izena ematea:

Epea: Otsailaren 5era

Lekua: Bagera Elkartean

Telefonoa: 943005074

e-posta: bagera@bagera.eus

Helbidea: Hernani kalea 15, behea

*Ekimena doakoa da baina lekuak mugatuak direnez izen ematea lehenbailehen egitea komeni da.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top