Hitz Machine

52 oinarrizko hiztegi lortzeko aukera

Lortu zure hiztegia klik batean!

Donostia 2016 eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteak martxan jarritako eusKarriak proiektuaren baitan, hiztegi-makina bat sortzeko erronka ezarri genuen.

Hiztegi-makina sortzeko prozesua Hirikilabs-en (Tabakalera) egin da 10 lagunekin batera, eta Topagunearen laguntzaz 50 hizkuntzatako oinarrizko hiztegitxoak bildu ditugu. Makina honek 50 oinarrizko hiztegitxo hauek lortzeko aukera ematen du, euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz (hassaniyak, errusierak eta grezierak bina hiztegitxo dituzte, bata berezko alfabetoan eta bestea latindar hizkiekin).

Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako… Lortu zure hiztegia klik batean!


Hemen topa eta jaitsi ditzakezu egitasmoarekin erlazionatutako dokumentuak.

[downloads category=hiztegia template="box"]
Top